Torturak jasan dituzten azpeitiarrei aitortza, ‘Non dago Mikel?’ dokumentalaren azken emanaldian

Mikel Zabalzaren hilketa ardatz duen Non dago Mikel? dokumentalaren azken emanaldia izan da gaur, asteazkena, Soreasun. Leporaino bete da antzokia, eta emanaldiaren hasieran torturak jasan dituzten azpeitiarrei aitortza egin die Azpeitiko Udalak. Ikus-entzunezkoa amaitu denean, berriz, solasaldia izan da filmaren zuzendariekin eta Mikel Zabalzaren iloba Oihana Zabalzarekin.

Azken egunetan Non dago Mikel? dokumentala izan da ikusgai Soreasun, eta gaur, asteazkena, eskaini dute azken emanaldia antzokian. Gaurko saioa, gainera, berezia izan da, emanaldiaren aurretik Azpeitiko Udalak aitortza egin baitie torturak jasan dituzten azpeitiarrei. Bestalde, emanaldian izan dira Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas filmaren zuzendariak nahiz Oihana Zabalza, Mikel Zabalzaren iloba. Ikus-entzunezkoa amaitu bezain pronto solasaldia izan da haiekin, eta herritarrek dokumentalaren inguruan zituzten galderak egiteko aukera izan dute. Gehiago irakurri.

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana