Oroimen historikoaz aritu dira Basazabalen hainbat alderdi politikotako euskal ordezkariak

Aitor Urrutia (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos) izan dira mahai-inguruko hizlariak, eta Jose Luis Arruek (PP) grabazio bat bidali du. Oroimen historikoaren eta giza eskubideen jardunaldiaren barruan antolatu dute solasaldia.

Gaur, azaroak 10, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Memoriaren Eguna da, eta Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako Oroimen historikoa eta giza eskubideak lelopean. Gaurkoan hainbat alderdi politikotako euskal ordezkariak izan dira hizketan Basazabalen egin duten solasaldian: Aitor Urrutia (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE-EE) eta Jon Hernandez (Elkarrekin Podemos), hain zuzen ere; horrez gain, Jose Luis Arruek (PP) grabazio bat bidali du. Sabino Ormazabalek gidatu du saioa, eta oroimen historikoaren gaia izan dute hizpide mahai inguruan. Herritarrez gain solasaldia entzuten izan dira Azpeitiko Udaleko ordezkariak eta Aranzadiko kideak ere; halaber, izan dira saioa online bidez jarraitu dutenak ere. Gehiago irakurri .

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana