1933ko apirilean Azpeitiko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten baserritarren hautagaitza ordezkatuz. 1934ko irailean gainerako ordezkariekin batean Kontzertu Ekonomikoarekin izandako gatazkaren harira kargua utzi zuen, eta 1936ko otsailean berriro [...]
1935ean egin zen ezagun, Azpeitiko zezen-plazan harri-jasotzaile aritu zenean. Horregatik izendatu zuten agian, zituen gaitasun fisikoengatik, Euzko Indarra batailoiko sarjentu zamaltzain 1936ko urrian. Horretan aritu zen 1937an [...]
Ignaciok 1936ko ekainean amaitu zituen medikuntzako ikasketak Salamancan. Alderdi nazionalistako militantea zen, eta Azpeitira itzuli eta gerra hasi zenean Defentsa Batzordeak deitu zion Beasaingo frontera joandako milizianoei [...]
Alderdi Karlistako militantea izan zen 1931ra arte. Urte hartan EAJn afiliatu zen, eta sindikuko kargu publikoa hartu zuen Azpeitian 1931ko apirilean, udalbatza osatu ondoren. Udalbatzako hiru ordezkari [...]
Aratz Erreka auzoko Uranga baserriko bizilaguna zen. 1934an Azpeitiko udaletxeak lana eskatzen zuten langileekin eginiko zerrendan aurkitzen zen bere izena. Gerra hasi ondoren berak eginiko ekintzen inguruko [...]
Elosiaga auzoko Eizmendi baserrikoa zen jatorriz. Irrintzi batailoi nazionalistako gudaria zen. Harrapatu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten, Bilbon. 1938ko abuztuaren 4an auzia artxibatu eta “B atalean” sailkatu zuten, [...]
Loyola batailoiko borrokalaria izan zen Marcelo 1937ko erdialdean Kantabrian harrapatu zuten arte. Urte hartako irailean Santoñan epaitu zuten urgentziazko prozedura sumarisimo bidez, beste hainbat batailoi eta jatorritako [...]
Urolako treneko langilea izan zen Jose eta 1936ko irailean, altxatutakoek irabazi ondoren, kalera bota zuten enpresako buruzagi berriek. Izquierda Republicana alderdiko eta Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeko kidea [...]
Villa del Castels d’Empuries herrian jaioa (L'Escala, Girona). Organoak egiten zituen enpresaburu katalan hau Azpeitian bizi zen 1914tik. 1920an “Eleizgaray y Cia” organo-fabrika sortu zuen Toribio Eleizgarairekin batera [...]
Fronte Popularraren gobernuan eta Gerra Zibila hasi ondoren Donostiako Hornidura Departamentuaren menpe aritu zen lanean. Ondoren Bilbora egin zuen ihes, eta El Carmelo presondegian zaindari lanak egin [...]
Antonio anaia bezala, Fernando ere UGTn afiliatuta egon zen errepublika-garaian. Madrilen jaioa eta lanbidez tapizgilea zen. Gerra hasi ondoren zaintza armatuko zerbitzuak eskaini zituen “telefono-linean”, Azpeitiko Defentsa [...]
Gerra hastean Azpeitiko Defentsa Batzordearen agindupean egon zen, eta zaintza armatuko zerbitzuak eskaini zituen, bai Azpeitian, bai handik gertu dagoen Bidanian. Ondoren, 1936ko urrian, Bilbora egin zuen [...]