Simon abertzaleen aldekoa zen, ganadua salerosten zuen. Gerra hasita, zaintzaldiak egin zituen kartzelan eta Azpeitiko hainbat sarreratan, armak hartuta. Era berean, Defentsa Batzordearen esanetara, ganadu-trafikoaz arduratu zen. [...]
1939 hasieran Barne Ministerioaren mendeko Segurtasun Nazionalaren Buruzagitzak Madrilen atxilotu zuen, “matxinadari laguntzearen” ustezko delitua leporatuta. Badirudi bertan ezarrita zuela bizitokia. Apirilean Ronda de Atocha 21. espetxera [...]
Errepublika-garaian Euzkadi egunkariko berriemaile eta herri hartako batzokiko idazkari izan zen. Gerra hasi zenean Areatzako Tokiko Batzordeak Laguntza Sozialeko ordezkari gisa izendatu zuen, eta Guardias Cívicos delakoetan [...]
Lagun-Onak kirol-klubeko presidentea errepublika-garaian, Inocencio “Elizbarrutiko Agintaritzak” Loiolako San Ignazioren ohorez 1933ko abuztuaren 1eko ekitaldi erlijiosoan Iñaki Deuna ereserkia abesteko jarritako debekuaren aurkako protesta baten bultzatzaile nagusia [...]
Pio zurgina zen lanbidez eta abertzaleen aldekoa zen. Gerra hasi zenean zaintzaldiak egin zituen “soldata ez galtzeko”. Bilbora ihes egin ostean, Acha y Zubizarreta enpresan hasi zen [...]
Sebastianek Urolako tren-konpainian lan egin zuen, ibilbideko laguntzaile aritu zen 1936ko irailera arte. Azpeitian bizi zen errepublika-garaian, eta 1936ko abuztutik aurrera Zumaian zaintzaldiak egin zituen armak hartuta. [...]
Zarautzen ere bizi izan zen arren, Azpeitira joan zen bizitzera Urolako Trenbide Konpainian hasi zelako lanean, “behin-behineko ikuskaritza eta estatistika buru” bezala. 1934ko urrian, Azpeitiko Askotariko Ogibideetako Sindikatu [...]
Azpeitiko Komandantziako 6. konpainian sartu zen soldadu. 1942ko martxoaren 16an Cadizeko ospitalean sartu zuten, eta medikuen auzitegi militar batek ebaluatu ostean “erabateko ezgai” aitortu zuten, eta apirilaren [...]
Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago, eta Bidanian hartu zuen babes. Ihes egin eta handik gutxira herrira itzultzea eta Plaza Nagusian zuten [...]
Ziurrenik Jose Maria, Avelino eta Leandro anaiek bezalaxe (Avelino frontean hil zen), gerran miliziano gisa UHP batailoi sozialistan sartuta parte hartuko zuen. Edonola ere, egiaztatuta dagoen gauza [...]
Lanbidez merkataria, 1922an iritsi zen Azpeitira, eta La Cepa izeneko taberna zabaldu zuen. Errepublika-garaian buruzagi ezkertiar nabarmena izan zen, Circulo Republicano delakoaren kide eta Izquierda Republicana alderdiko [...]
Leandro 13 urte besterik ez zituela iritsi zen Azpeitira. Avelino Moral aita merkataria zen, eta agintari errepublikano ezaguna izan zen herrian errepublika-garaian. Badirudi, Leandro, gerra hasi ondoren, [...]