1934ko azaroan Ceutako Itsas konpainian sartu zen, bere kinta lerroetara deitu zutenean. Handik urtebetera, soldadutza-denbora bete zuenean, ziurrenik Azpeitira itzuliko zen. Edonola ere, 1938 arte ez dugu [...]
Oinatz auzoko Atxubiaga baserrikoa zen. Azpeitiarra zen, eta lanik gabe zeuden langileen hainbat zerrendatan eman zuen izena 1935ean, 26 urterekin. Gero, ziurrenik Itxarkundia batailoiaren lerroetan ibiliko zen [...]
Matxinatutako tropak Azpeitian sartu baino lehentxeago Bizkaira ihes egin zuen. Itxuraz, Markinako frontean zegoela etxera oinez mendia gurutzatuta itzultzea erabaki zuen, eta itzulerako bidean Mutrikuko baserri batean [...]
Gregoriok bizikletak alokatzeko negozioa zuen eta gidaria zen lanbidez, bai errepublika-garaian, bai gero. Gerran bi bandoetako batean ere parte hartu zuenik ageri ez den arren, 1938 amaieran [...]
Juanek Urolako trenbideko faktore gisa lan egin zuen 1936ko irailaren 20an altxatutako tropak sartu bezperatan Azpeititik ihes egin zuen arte. Sindicato Nacional Ferroviario sindikatuko afiliatua, 1934an soldata [...]
Francisco errepublika-garaian eta 1936ko irailaren 19ra arte Azpeitiko batzokiko atezaina izan zen. EAJko afiliatua eta lanbidez tailugilea, alde egin zuen beste azpeitiar askok bezala, altxatutako tropak sartzear [...]
Roque zurgina zen eta Jose Iturzaeta enpresan lan egin zuen errepublika garaian. Abertzaleen aldekoa, gerra hasitakoan Donostiako errepidean armak hartuta zaintzaldiak egin zituen. Gero Bilbora ihes egin [...]
1912an Errekartetxo baserrian jaioa, Santos arotza izan zen lanbidez, eta joan den mendeko 40ko hamarkadan probintziako harrijasotzaile ezagunenetako bat. Aurretik, 1936an eta 1937 hasieran altxatutako armadak mobilizatu [...]
1931ko apirilaren 17an eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo karlistako partaide gisa. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai tradizionalista izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren [...]
Azpeitiko Iturralde Bereciartua anaietako gazteenak oraindik ez zituen 18ak beteta 1936an Gerra Zibila lehertu zenean. Loyola batailoiko gudari ziren anaiekin batera abiatuta, Jose Gernikan errefuxiatuta geratu zen [...]
Aguirre Hermanos altzari-enpresan aritu zen lanean errepublika-garaian. “Txandramie” esaten zioten urrestildar honek altzarien sektorekoek 1936ko uztailean gerra lehertu baino lehentxeago egindako greban parte hartu zuen. Protesta haietan [...]
“Anttonbeltz”-en seme zaharrena, Unión Republicana alderdiko militante eta UGTko afiliatua izan zen errepublika-garaian. Lanbidez zurgina, gerra lehertu zenean lan egiten zuen fabrika partzialki itxi ostean, armak hartuta [...]