Felicitas 1937ko uztailaren hasieran atxilotu zuten eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Atxiloketa Aniceto Arrue eta Santos Beldarrainek jarritako salaketaren ondorioz izan zen. Itxuraz biak joan ziren Felicitasek [...]
1931tik Francisco Azpeitiko batzokira joan ohi izaten zen. Gerra hasi zenetik Azpeitia matxinatuen eskuetan erori zen arte, Franciscok zaintzaldi armatuak egin zituen inguruko hainbat menditan. Herritik alde [...]
Eusko Alderdi Jeltzaleko militantea eta lanbidez merkataria zen Pedro. Azpeitiko Udal Batzordeko diruzaina izan zen errepublika-garaian eta, ondoren, Defentsa Batzordearen mendeko Hornidura Batzordeko kide. 1936ko irailaren 20an [...]
Urrestillakoa zen Jose Antonio eta zinegotzi abertzalea izan zen errepublika-garaian, 1933ko apirileko hauteskundeetan 360 boto lortu ondoren. 1937ko irailaren 6an, Santoñan, epaimahai militar baten aurrean egin zuen [...]
EAJko militantea izan zen 1932tik. Gerra hasi ondoren, kopiatzaile-lanetan aritu zen Hornidura Batzordean, 1936ko irailaren 26an Itxarkundia batailoira boluntario joan zen arte. Sukaldari-lanetan aritu zen batailoian. Presoak [...]
Zurgin lanetan aritu zen altxatutakoak Azpeitian sartzear ziren arte. 1936ko irailaren 19an Bilbora egin zuen ihes eta ondoren Itxarkundia batailoian sartu eta hainbat zerbitzu osagarritan ibili zen [...]
Moldatzaile-lanetan aritzen zen. 1936ko azaroan Juventudes Socialistas Unificadas taldearen UHP batailoian sartu zen, sarjentu. Kantabrian atxilotu zuen eta gerra-kontseiluan epaitu zuten Santoñan. 1937ko urriaren 6an biziarteko espetxe-zigorra [...]
Saseta batailoi nazionalistan egon zen erroldatuta. 1938ko urtarrilaren 17ko gerra-kontseiluaren epaiaren arabera, zaintzaldiak egiten ibili zen Jesus gerra hasieran, armatuta, eta “San Millan markesaren jauregian egindako arpilatzean” [...]
Loyola batailoian erroldatuta egon zen Roque, eta ondoren kabo izendatu zuten. Kantabrian atxilotuko zuten seguru asko, eta Aranda del Dueroko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Han egon zen [...]
1902an Gabirian jaioa. Gutxienez 1934ra arte bizi izan zen Azpeitian. Garai hartan Azpeitiko "Sindicato Profesional del Ramo de la Madera" sindikatuan afiliatuta zegoen eta langabezian zegoen. Agian horregatik [...]
Errepublika-garaian Jose Iturzaeta altzari-fabrikan eta Hijos de Andres Arruti enpresan aritu zen lanean, zurgintzan. Gerra hasi ondoren, zaintzaldiak egiten ibili zen, armatuta, Azpeitira errepidez sartzeko igarobaimenak kontrolatzen. [...]
Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Ondoren, gutun bat jaso zuen familiak, esanez, Faustino ondo zegoela, baina ez zen inoiz etxera itzuli [...]