Biografiak

José Antonio Uranga Gurruchaga

Urrestilla auzoko Ibartzabal baserrikoa, Jose Antonio Bilborantz abiatu zen 1936ko irailaren 20an Azpeitian tropa frankistak sartzear zirela ikusita. 1937ko otsailean Amaiur batailoian bere borondatez erroldatu zen, eta [...]

Ignacio Urdalleta Uzcudun

1936ko abuztuaren hasieratik Azpeitian eratutako ezkerreko milizietan erroldatuta egon zen.  Azpeititik ihes egin ondoren JSUren UHP batailoira igaro zen, eta hainbat frontetan aritu zen Eusko Gudarostearen unitate [...]

Ignacio Velaz Irazu

Azpeitiko Enparan kalean bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kapitain graduazioarekin. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako zenbait epaiketatan deklaratzailea izan [...]

Valentín Viquendi Otegui

Damaso Azcue, enpresan aritu zen lanean errepublika-garaian. Gerra hasi ondoren boluntario ibili zen Azpeitiko Defentsa Batzordearen agindupean. Telegrafo-zerbitzuetan aritu zen Valentin Bizkaira ihes egin zuen arte. Ondoren, [...]

José Zabala Illarramendi

1913an Izarraitz auzoko Badiolegitxo baserrian jaioa zen Jose eta nazionalismoaren aldekoa zen. Ez dugu inon afiliatuta zegoela dioen berririk. Gerra hasi ondoren zaintza armatuko zerbitzuak egin zituen [...]

Gloria Zabaleta Olazabal

Emakume erakundeko militantea. Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu eta galdekatu egin zuen 1938ko apirilaren 13an, hainbat herritarrek haren aurka salaketa jarri ondoren. Nuarbe auzoko parrokoaren eta alkate ohiaren [...]

José María Zubiaurre Jauregui

Beste sei azpeitiarrekin batera atxilotu zuten Jose Maria 1936ko abenduaren 2an, haien aurka Donostiako 4. instrukzio-auzitegi militarrak urgentziazko auzi sumarisimoa abiarazi ondoren. “Altxamendu militarraren” delituaz akusatu zituzten [...]

Ignacio Zubimendi Olaizola

1917an Oinatz auzoko Larre baserrian jaioa. 1936ko irailaren 19an egin zuen ihes Azpeititik, herrian altxatutako tropak sartzear zirenean. Jada Bilbon zela, Lino Lazkano eibartarrak zuzentzen zuen Loyola [...]

Santiago Zudupe Echeverria

Santiago izan zen Azpeitian ELA sindikatua ezartzearen arduradunetako bat 1931n. Zurgina zen lanbidez, eta militante nazionalista hau Azpeitiko Defentsa Batzordearen parte izan zen gerra hasi ondoren. Hala [...]

Victoria Arruti Iruretagoyena

Ikerketa eta Zaintza Batzordeko Komisariako agenteek atxilotu zuten 1937ko irailaren 7an, 47 urte zituela. Hasieran, bizilaguntzat zituen bikote batek altxatutakoen aurka egindakoei buruz galdekatu zuten, baina galdeketa [...]

Esteban Barredo Fontal

Familia ezkertiarrekoa, bera eta anaia Pablo UGTko afiliatuak ziren, 1932an Azpeitiko Unión Republicana alderdiaren fundazioan parte hartu zuten, eta 1935ean Juventudes Socialistasen militatzera pasatu ziren. Lanbidez tipografoa [...]

Alejandro Campos Eceiza

UGTra afiliatuta egon zen errepublika-garaian, anaia Juan eta Moises bezala. Azken hori gerra-frontean hil zen. Gerra hasi zenean, eta gutxienez 1936ko azarotik aurrera, Alejandro hainbat gerra-frontetan ibili [...]

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana