Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Larri zauritu zuten altxatutakoen hegazkinetatik Gernikan egin zuten bonbardaketan. La Rosaire ospitalera (Bidarte) eraman zuten. Beso bat anputatu zioten.
Nafarroako Ergoiena bailarako Dorrao kontzejukoa zen jatorriz eta 1935ekoa da Manueli buruzko lehen aipua. Azpeitian bizi eta langabezian zeuden langileen zerrenda batean dago haren izena. Ondoren, gerra [...]
Urrestilla auzoko Ibartzabal baserrikoa, Jose Antonio Bilborantz abiatu zen 1936ko irailaren 20an Azpeitian tropa frankistak sartzear zirela ikusita. 1937ko otsailean Amaiur batailoian bere borondatez erroldatu zen, eta [...]
1936ko abuztuaren hasieratik Azpeitian eratutako ezkerreko milizietan erroldatuta egon zen. Azpeititik ihes egin ondoren JSUren UHP batailoira igaro zen, eta hainbat frontetan aritu zen Eusko Gudarostearen unitate [...]
Azpeitiko Enparan kalean bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kapitain graduazioarekin. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako zenbait epaiketatan deklaratzailea izan [...]
Damaso Azcue, enpresan aritu zen lanean errepublika-garaian. Gerra hasi ondoren boluntario ibili zen Azpeitiko Defentsa Batzordearen agindupean. Telegrafo-zerbitzuetan aritu zen Valentin Bizkaira ihes egin zuen arte. Ondoren, [...]
1913an Izarraitz auzoko Badiolegitxo baserrian jaioa zen Jose eta nazionalismoaren aldekoa zen. Ez dugu inon afiliatuta zegoela dioen berririk. Gerra hasi ondoren zaintza armatuko zerbitzuak egin zituen [...]
Emakume erakundeko militantea. Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu eta galdekatu egin zuen 1938ko apirilaren 13an, hainbat herritarrek haren aurka salaketa jarri ondoren. Nuarbe auzoko parrokoaren eta alkate ohiaren [...]
Beste sei azpeitiarrekin batera atxilotu zuten Jose Maria 1936ko abenduaren 2an, haien aurka Donostiako 4. instrukzio-auzitegi militarrak urgentziazko auzi sumarisimoa abiarazi ondoren. “Altxamendu militarraren” delituaz akusatu zituzten [...]
1917an Oinatz auzoko Larre baserrian jaioa. 1936ko irailaren 19an egin zuen ihes Azpeititik, herrian altxatutako tropak sartzear zirenean. Jada Bilbon zela, Lino Lazkano eibartarrak zuzentzen zuen Loyola [...]
Santiago izan zen Azpeitian ELA sindikatua ezartzearen arduradunetako bat 1931n. Zurgina zen lanbidez, eta militante nazionalista hau Azpeitiko Defentsa Batzordearen parte izan zen gerra hasi ondoren. Hala [...]
Ikerketa eta Zaintza Batzordeko Komisariako agenteek atxilotu zuten 1937ko irailaren 7an, 47 urte zituela. Hasieran, bizilaguntzat zituen bikote batek altxatutakoen aurka egindakoei buruz galdekatu zuten, baina galdeketa [...]