Memoria historikoa berreskuratzeko literatura lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Azpeitiko Udalak

Hau izango da aurkeztu beharreko lanen gaia: ’emakumeen aurkako errepresioa 36ko Gerran eta Lehen Frankismoan (1936-1945)’. Lanak kontakizun edo eleberri laburra izan beharko du, eta azaroaren 2a da idatziak aurkezteko azken eguna.

Azpeitiko oroimen historikoa berreskuratzeko helburuarekin, literatura lehiaketa berria jarri dute martxan Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak. Berez, egitasmoa lehenago martxan jartzea zen sustatzaileen asmoa, baina alarma egoera dela eta, atzeratu egin behar izan dute haren aurkezpena. Urtearen hasieran, Aranzadik eta udalak hitzarmena sinatu eta egitarau bat aurkeztu zuten . Dena den, azken hilabeteetako egoera dela medio, aurreikusitako ekintzak ezin izan dituzte egin. “Beste epe batzuetan bada ere, egitaraua bete egingo dugula espero dugu”, adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak.Irakurri gehiago

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana