Kandido Saseta Eusko Gudarosteko komandantea oroituko dute haren senideek larunbatean Loiolan

Loiolan eratutako Eusko Gudarosteko buru izan zen Kandido Saseta, eta zapatuan 82 urte beteko dira hura hil zela. Haren senideek lore eskaintza egingo dute komandantearen oroimenez, eta Azpeitiko Udalari memoria berreskuratzeko egin duen lana aitortuko diote. Udalak 2017an Saseta oroitzeko irudia jarri zuen Arrupe Hotelaren aurreko zelaian. Leku horretan egingo dute zapatuko lore eskaintza, 12:00etan.

https://urolakosta.hitza.eus/2019/02/20/kandido-saseta-eusko-gudarosteko-komandantea-oroituko-dute-haren-senideek-larunbatean-loiolan/

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana