José Ángel Aguirre Elustondo

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Eibar (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1942-03-19
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Peritua
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Hainbatetan atxilotu zuten, baina bakar batean baino ez dago bere eskubideen urraketen berririk.

Familia-harremanak:Gurasoak: Jose eta Maria

Biografia:

Azpeitian jaio zen, 1942an, eta Eibarren bizi zen. Iñaki Sarasketa 1968ko ekainaren 8an harrapatzearen ondorioz, Jose Angel egun batzuk geroago atxilotu zuten Eibarren, 14an hain zuzen ere, ETAkideei etxean babesa ematea egotzita. Guardia Zibileko agenteek txostenean adierazi zuten errepresaliatuak gertakariak aitortu zituela egin zioten galdeketan, baina kontuan izan behar dugu kaltetuak urte batzuk geroago salatu zuela tortura psikikoak eta fisikoak jasan zituela galdeketa horretan.

Akusazio hori oinarritzat hartuta, Jose Angel berriro atxilotu zuten 1968ko abuztuaren 5ean, eta espetxealdi arinduan zegoen, OPA delakoak noiz epaituko zain, uztailaren 14tik 22ra Gipuzkoako Espetxe Probintzialean egon ondoren. 5 eta 12 artean inkomunikatuta egon zen, gutxienez galdeketa bat egin zioten eta bere etxea miatu zuten. Tomás Alarcia Torres Eibarko lanpostuko brigadaren eta Angel Fernandez Manias 1. kaboaren aurrean egindako deklarazioan, ukatu egin zuen ETAko kide zenik, eta ETAko ustezko kideak zirenak bere etxean zergatik hartu zituen azaldu zuen. Bestalde, Blas Buendía Navarro, Manuel Martínez Barbadillo eta Vicente Padilla Gil agenteek bere etxebizitzan ordubete inguru eman zuten erregistroan ez zen aurkitu "ezkutuko erakundeen propagandarik", ezta errepresaliatuaren egoera larriagotu zezakeen materialik ere.

Hala eta guztiz ere, "Arrisku gutxiagokotzat" jo zuten arren, abuztuaren 14an Gipuzkoako gobernadore zibilak Jose Angel Sevillako Coripe herrira erbesteratzea agindu zuen (handik astebetera erbesteratuko zuten). Azaroan erbestealdia bukatu egin zen, egunero polizia-etxera joan eta Eibarren bizi beharreko derrigortasunarekin. Geroago, 1970eko irailaren 21ean, OPAk 6 hilabeteko kartzela-zigorra eta 10.000 pezeta ordaintzera kondenatu zuen, zilegi ez den elkarteratze delitu batengatik.

Urraketak

Beste zapalketa batzuk > Erbestealdia eta deserriratzeak

  • Egilea: Gipuzkoako Gobernu Zibila
  • Tokia: Coripe
  • Data: 1968-xx-xx / 1969-xx-xx

Frogaren elementuak

  • 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-19-5). - (Bibliografia).
  • 1968ko Gobernu Zibilaren txostena. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). - (Gobernu Zibilaren Txostena).

Oharrak:
Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta, Eibarren atxilotu eta erbesteratu egin zuten, 1968ko salbuespen egoeraren ondorioz.

Segurtasun fisiko eta psikikoaren zapalketa > Poliziaren zaintzapean/torturak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Data: 1968-06-12

Frogaren elementuak

  • 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-19-5). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1960-2017. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-947343-2-8). - (Bibliografia).
  • Euskal Memoria fitxa. Iturria: Euskal Memoria datu basea. - (Datu Basea).
  • IVAC zerrenda. Iturria: IVAC datu-basea. - (Datu Basea).
  • Sententzia 201-70. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Epaia).
  • 1968ko Gobernu Zibilaren txostena. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). - (Gobernu Zibilaren Txostena).

Oharrak:
Lekua: Ezezaguna. Eibarren atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.

Beste zapalketa batzuk > Biltzeko eskubidea

  • Egilea: OPA
  • Tokia: Salesetako komentua (TOP Auzitegia, Madril)
  • Data: 1970-09-21

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Zilegi ez den elkartea Eibar (Gipuzkoa) Auzitaratze arrunta TOP 6 hilabete, 1 egun 1970-09-21 [1]
Oharrak:

[1] - Sumario zbk: 464/68. Abokatu defendatzailea: Pedro Ruiz Balerdi 1968ko ekainaren 14tik uztailaren 22ra espetxe prebentiboan. Sei hilabete eta egun bateko espetxe zigor txikia eta 10.000 pezetako isuna ordaintzera kondenatua

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-19-5). - (Bibliografia).
  • 1968ko Gobernu Zibilaren txostena. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). - (Gobernu Zibilaren Txostena).

Oharrak:
Ordena Publikoaren Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Espetxealdi txikiko 6 hilabeteko eta egun bateko zigorra ezarri zioten eta prozesu kostuen ordainketa

Frogaren elementuak

  • Prentsa-artikulua. Iturria: El País. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Prentsa-artikulua. Iturria: Libertad Digital. - (Artikulua/albistea/erreportajea (prentsa)).
  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-19-5). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1960-2017. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-947343-2-8). - (Bibliografia).
  • IVAC zerrenda. Iturria: IVAC datu-basea. - (Datu Basea).
  • Euskal Memoria fitxa. Iturria: Euskal Memoria datu basea. - (Datu Basea).
  • Sententzia 201-70. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Epaia).
  • 1968ko Gobernu Zibilaren txostena. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). - (Gobernu Zibilaren Txostena).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana