Oharrak:Loiolan bizi zen
Inaxio Uria, 71 urtekoa eta bost seme-alabaren aita, ETAk tirokatua izan zen, 2008ko abenduaren 3an. 13:00 inguruan hil zuten, etxetik eta enpresak duen egoitzatik metro gutxira; kontseilaria zen Altuna eta Uria eraikuntza enpresan, Azpeitiko Loiolako Inazio plazan. Kiruri jatetxera zihoan Inaxio Uria; egunero joaten zen kartetan aritzera, beste zenbait lagunekin.
Altuna eta Uria enpresa da oraindik ere Gipuzkoa eraikuntza enpresarik handienetako bat, 350 langilerekin. Haren obren artean zeuden AHT abiadura handiko trenaren zenbait zati; proiektu hori gogor kritikatu zuten euskal gizarteak eta ETAk. 2007ko martxoan, dagoeneko, eraikuntza enpresaren ibilgailu batzuk erasoak izan ziren, baita obrak esleitu zizkieten beste enpresa batzuen egoitzak eta makinak ere. Horrez gain, Polizia iturriek diotenez, enpresaburuak mehatxuak jaso zituen, ez baitzuen ordaintzen “iraultza zerga”.
Inaxio Uria hil zenean, Altuna eta Uriako enpresa batzordeak prentsa ohar bat atera zuen Inaxio Uriaren hilketa gaitzesteko eta gogor kritikatzeko. Horrez gain, ordezkari politiko eta instituzionalek kondenatu egin zuten gertatua, eta babesa eman zioten AHTaren proiektuari. Biharamunean, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) elkarretaratze bat egin zuen EAEko udaletxeen aurrealdean, eta Eusko Jaurlaritzak manifestazio bat antolatu zuen Azpeitian, hiletaren ondoren, abenduaren 5ean.
ETAk urte horretan hildako laugarren pertsona izan zen Inaxio Uria 2008. urtean, eta motibo politikoz hildako azken azpeitiarra eta azkena Azpeitian.
Haren heriotzak euskal gizartea hunkitu zuen, oro har, eta Azpeitian, bereziki, pertsona hori oso errotua baitzegoen herrian. Azpeitiko herritarrek doluminak eta elkartasun handia erakutsi zizkioten bere familiari, baina aldi berean atentatuak asko hondatu zuen bertako gizartea. Inaxio Uriaren familiak eta adiskideak urtero elkartu ziren Loiolan 2013. urtera arte, atentatua egin zuten lekuan haren omenez ipinitako monolitoan. Familiak amaitutzat eman zuen 2014an ekitaldi publiko hori, eta geroztik, intimitatean gogoratu dute bera.
Gizartearen hunkidura txikituz joan da pixkanaka, urte hauetan guztietan elkartasun keinu ugari izan baitute udalerriko hainbat arlotatik, baita udalarena ere. Nabarmentzekoa da, batez ere, Altuna eta Uria enpresaren 50. urteurrenean egindako ospakizuna; euskal gizarteko ordezkari ugarik parte hartu zuen, eta hor izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Aldun Nagusia eta Eneko Etxeberria Azpeitiko Udaleko alkatea.
Oharrak:
Estortsio ekonomikoa jasan zuen gutun bidez.
Oharrak:
Mehatxuak jaso zituen, “iraultza zerga” ez ordaintzeagatik
Oharrak:
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Hiru tirok jo zuten, eta osasun-zerbitzuek erreanimazio maniobrak egin zituzten ordubetez gutxi gorabehera, baina ez zuten emaitzarik izan.
gorabehera, baina ez zuten emaitzarik izan. Epaitutako kasua.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana