Vicente Iturralde Bereciartua

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1910-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Tornularia
  • Rola: Kapitain jenerala
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV, STV-ELA

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Agustinen eta Manuelaren semea. Anaiak: Jose Cruz eta Juan

Biografia:

Errepublika-garaian Damaso Azcue altzari-enpresan lan egiten zuen tornulari gisa, baina 1935eko urtarrilean, Vicente eta haren kide Santiago Zudupe kaleratu egin zituzten. Gerra hasitakoan Loyola batailoira sartu zen, eta teniente izatera iritsi zen Bilbo erori ostean.

Eusko Gudarosteko "Loyola" Batailoiko kidea izan zen, Sarjentu kargua izatera ere heldu zelarik.

1937ko abuztuan Ejertzito Italiarrera entregatu zen Limpiasen (Santander).

Altxamendi militarrari batzeagatiko delitu bat egotzita epaitua izan zen eta bizi arteko espetxe zigorra ezarri zitzaion. Gerora, aipatutako zigorra sei urte eta egun bateko espetxealdiarengatik ordezkatua izan zen. 1938ko abuztuan Puerto Santa Mariako (Cádiz) Espetxera lekualdatua izan zen Duesoko Espetxetik eta, azkenik, aske geratu zen 1946an.

Espetxetik atera ostean Zarautzen zuen etxean jarri zen bizitzen. Itxuraz tailerra eta Azpeitian zituen ondasun guztiak konfiskatu zizkioten, eta gerran errekete gisa aritu zen azpeitiar baten eskuetan zeuden. Hala ere, denbora batera jabetzak berreskuratu zituen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)
  • Data: 1937-08-00

Frogaren elementuak

  • AGUIRRE SORONDO, A.: Los últimos torneros de madera. (1997).. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).

Oharrak:
1937ko abuztuan, Kantabriako Limpias herrian, batailoia Italiako tropa faxisten aurrean entregatu zen, eta jarraian El Duesoko espetxera bidali zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Data: 1937-09-00 / 1937-10-20

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Auzitegi militarra30 urte (biziarteko zigorra)1937-10-206 urte, 1 egun1943-05-27 [1]
Oharrak:

[1] - 1944ko abuztuan, anaia Joseri bezala, behin betiko iraungita geratu zitzaion zigorra.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz)1938-08-18

Frogaren elementuak

Oharrak:
1937ko abuztuan, Kantabriako Limpias herrian, batailoia Italiako tropa faxisten aurrean entregatu zen, eta jarraian El Duesoko espetxera bidali zuten.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana