Oharrak:ez dago erabilgarri
UGTra afiliatuta egon zen errepublika-garaian, anaia Juan eta Moises bezala.
Azken hori gerra-frontean hil zen. Gerra hasi zenean, eta gutxienez 1936ko azarotik aurrera, Alejandro hainbat gerra-frontetan ibili zen borrokan, UHP infanteriako batailoian erroldatuta. Matxinatutako tropek harrapatu zutenean langileen batailoian preso egon zen, gerra-kontseiluan epaitu arte zain.
1938 hasieran Donostiako 11. epaitegi militarrak Alejandroren aurkako urgentziazko prozedura sumarisimoa abiatu zuen. 1939ko maiatzaren 11n auzia artxibatu egin zuten, “ez baitzen behar bezala justifikatu jazarritako delitua egin izana”, eta auzipetua aske utzi zuten. 1940an, zehazki otsailaren 5ean, Alejandro “aurkaritzat” izendatu zuen Azpeitiko Udalak, 1936ko soldadualdiko gazteen sailkapen-aktaren itxiera zela eta.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Auzitegi militarra | Artxibatzea | 1939-05-11 | |||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana