Marcelo Segurola Aristi

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1924-08-14
  • Heriotza-data: 1978-08-04
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Gerrako haurra / 12 urte 1937an

Familia-harremanak:Gurasoak: Gregorio eta Juana / Anaiak: Félix eta Iñigo Segurola Aristi

Biografia:

1937ko maiatzaren 22an, Habana itsasontzian, Ingalaterrara bidean Bilbotik irten ziren 3.800 euskal haurren espedizioan parte hartu zuen. Maiatzaren 23an Southamptonen lehorreratu zen. Baydon Hole Farm-era eraman zuten, Wiltshirera, beste haur askorekin batera. Han, María Dolores Gómez azpeitiarrarekin kointziditu zuen, eta harekin ezkonduko zen gero.

Bere familia, guraso eta anaiekin (Frantzian erbesteratuak), 1939ko uztailean Ingalaterran elkartu zen, Argentinara joateko asmoz. Baina bidaiarako dena prest zuten arren, familia harrapatuta geratu zen Ingalaterran, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz nazioarteko nabigazio guztia bertan behera geratu zenean.

María Dolores (Loli) Gómez Sobrinorekin ezkondu zen (hau ere Azpeitikoa eta Ingalaterrara eramandako euskal haurretako bat) 1951n. Marcelo 1978an Londresen hil bazen ere, Azpeitiko hilerrian lurperatuta dago.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Southampton (Ingalaterra)
  • Data: 1937-05-22

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana