Oharrak:Gerrako umea / 14 urte 1937an
Familia-harremanak:Gurasoak: Timoteo eta Ramona / Arrebak: Lucía (Luchi), María Dolores (Loli) eta María Teresa (Tere) Gómez Sobrino
1937ko maiatzaren 22an Bilbotik Habana itsasontzian Ingalaterrara zihoazen 3.800 haur euskaldunen espedizioan parte hartu zuen. Maiatzaren 23an, irakasle zuen amarekin eta bi arrebekin batera Southamptonen lehorreratu zen.
Bi asteren buruan, gutxi gorabehera, 100 haur bi txandatan eraman zituzten Wiltshireko Baydon Hole Farm herrira, amaren (Ramona) babespean. 1937ko urrira arte egon ziren bertan, negua iritsi zenean leku egokia ez zela uste baitzuten, eta Berkshireko Bray Courtera eraman zituzten berriro. Ia bi urte eman zituzten han, eta 1939ko udan, Bray Courten kolonia desegin zenean, familia banandu egin zen.
Arreba Tere harrera-familia batekin joan zen Newburyra, eskolara joan ahal izateko, eta arreba Loli eta ama beste kolonia batera joan ziren, Camberleyra, Surreyra. Ignacio Ingalaterrako erdialdeko eskualdera joan zen lanera, perretxikoak biltzera, eta, ondoren, Royal Air Force britainiar aireko armadan izena eman zuen. Ingalaterran finkatu eta 2006an hil zen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana