Oharrak:Pedroren inguruko datu bakarra Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentazio mikrofilmatuan dago, eta zehatzago, Eusko Gudarosteko agintari militarrek “Asturiasen eta Itxarkundia, Loyola, San Andres eta Saseta batailoietan hildako eta desagertutako gudariei” buruz egindako txostenetan. Bertan dioenez, Pedro Otxandioko gerra-frontean hil zen, baina ez du zehazten zer batailoitakoa zen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana