Oharrak:1940an, zehazki otsailaren 5ean, Celestino "aurkaritzat" izendatu zuen Azpeitiko Udalak, 1936ko soldadualdiko gazteen sailkapen-aktaren itxiera zela eta. Ez dago haren heriotzari buruzko aipamenik.
Aguirre Hermanos altzari-enpresan aritu zen lanean errepublika-garaian.
“Txandramie” esaten zioten urrestildar honek altzarien sektorekoek 1936ko uztailean gerra lehertu baino lehentxeago egindako greban parte hartu zuen. Protesta haietan akordeoia hartuta ibili zen Celestino, soldata igo ziezaietela eskatzeko protesta-abestiak jotzen.
Gerra hastean Loyola batailoi nazionalistan sartu zen eta, seguru asko, batailoi harekin ibiliko zen miliziano gerrako hainbat frontetan, hil arte. Hori horrela, ez dago garbi Celestino non eta nola hil zen. Batetik, Antonio Loinazek idatzitako oroitzapenetan jarrita dago Legutioko frontean hil zela Celestino. Hala ere, bada familiaren oroigarri bat, eta horren arabera Celestino "Bizkaiko frontean" hil zen 1937ko ekainaren 15ean.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana