Oharrak:28 urte zituen hil zenean.
Familia-harremanak:Aita: Avelino Moral Anaiak: Avelino eta Jose Maria
Leandro 13 urte besterik ez zituela iritsi zen Azpeitira.
Avelino Moral aita merkataria zen, eta agintari errepublikano ezaguna izan zen herrian errepublika-garaian. Badirudi, Leandro, gerra hasi ondoren, Azpeitiko Defentsa Batzordearen zuzendaritzan sartu zela. Ondoren, JSUren UHP batailoian sartu zen Intendentziako ofizialorde bezala, Jose Maria eta Avelino anaiekin batera.
Oharrak:
1937ko apirilaren hasieran Otxandioko frontean zegoen Leandro, bere konpainiako ofizialorde, eta zaurituta, Bilboko ospitale zibilera eraman zuten. Apirilaren 2an hil zen, eta ez dakigu non lurperatu zuten. Beste iturri batzuen arabera, Elorrion jasandako bonbardaketa baten ondorioz hil zen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana