Oharrak:ez dago erabilgarri
Villa del Castels d’Empuries herrian jaioa (L'Escala, Girona). Organoak egiten zituen enpresaburu katalan hau Azpeitian bizi zen 1914tik. 1920an “Eleizgaray y Cia” organo-fabrika sortu zuen Toribio Eleizgarairekin batera ,eta 1925ean, berriz, “Puignau-Olaciregui” sozietatea.
1936ko irailaren 19an Azpeititik ihes egin eta Frantziara joan zen. 1940an itzuli zen eta CPIBk 25.000 pta-ko isuna jarri ziola jakinarazi zioten, baina horrez gain, jakin zuen Udaletxe plazan zuen etxebizitza eta organo-fabrika okupatu egin zizkiotela, emaztearen dendan dena lapurtu zutela eta fabrikan zituen organoak saldu egin zituztela. Hori guztia zela eta, 1940ko martxoan Erantzukizun Politikoen Auzitegiari zigorra berrikus zezala eskatu zion, eta Auzitegiak eskaera onartu egin zion.
1940ko ekainaren 24an Alkatetzaren eta Falangearen txostenak kontuan hartuta, Auzitegiak EAJkoa izateagatik Rafaelen aurka eginiko akusazioari eutsi zion, baina Rafaelek ukatu egiten zuen. Hala eta guztiz ere, 10.000 pta-ra jaitsi zioten zigorra, Rafaeli jabetzan gelditzen zitzaion ondasun bakarra Udaletxe plazako etxean baitzen. 35.000 pta-ko hipoteka zuen etxe hark.
Oharrak:
Frantziara joan zen. Donibane Lohizune/Paris.
Oharrak:
1940an itzuli zen eta CPIBk 25.000 pta-ko isuna jarri ziola jakinarazi zioten.
Oharrak:
Horrez gain, jakin zuen Udaletxe plazan zuen etxebizitza eta organo-fabrika okupatu egin zizkiotela, emaztearen dendan dena lapurtu zutela eta fabrikan zituen organoak saldu egin zituztela.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana