Oharrak:Organeroa zen lanbidez.
Oharrak:
Azpeititik Lekeitiora joan zen eta gero Frantziara.
Oharrak:
San Ignacio organo-fabrika bahituta zuen.
Oharrak:
CPIBk ezarritako 30.000 pta-ko zigorra berrikustea eskatzeko errekurtso bat jarri zuen Remigiok. Defentsa-idatzian adierazi zuen gaztetatik izan zela alderdi karlistako kide eta familiari zerbait gertatuko zitzaiolakoan egin zuela ihes Azpeititik, ez beste ezergatik. Horrez gain, adierazi zuen hainbat finka bazituela, baina zerga-kargaren ondorioz ezin zuela isuna ordaindu, eta gogorarazi zuen organo-fabrika ere bahituta zuela oraindik. Aldiz, Falangearen tokiko buruzagi Jose Viquendik eta Azpeitiko alkate Ignacio Egañak txostenetan adierazi zuten Remigio EAJko militantea zela eta bera izan zela, gainera, Azpeitiko EAJren sortzaileetako bat. Dena den, Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionalak zigor ekonomikoa 5.000 pta-ra jaistea erabaki zuen 1939ko irailaren 9an.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana