Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Alaba: Ainttoni Orbegozo Macazaga
Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago, eta Bidanian hartu zuen babes. Ihes egin eta handik gutxira herrira itzultzea eta Plaza Nagusian zuten dendan lanean jarraitzea erabaki zuen ordea. Kolpistek behin eta berriro bahitzen zizkioten dendako salgaiak eta, beraz, zulo bat egin behar izan zuen gauzak gordetzeko. Militarrentzako arropa jostera ere behartu zuten. Emakume asko behartu zituzten hartara, baina salbuetsi egiten zituzten adingabeak haien kargu zituzten alargunak; egoera hartan zegoen Ignacia.
Oharrak:
Ainttoni alabarekin ihes egin zuen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana