Oharrak:ez dago erabilgarri
Beste sei azpeitiarrekin batera atxilotu zuten Jose Maria 1936ko abenduaren 2an, haien aurka Donostiako 4. instrukzio-auzitegi militarrak urgentziazko auzi sumarisimoa abiarazi ondoren. “Altxamendu militarraren” delituaz akusatu zituzten denak.
Jose Maria “nazionalisten aldekoa izateaz" akusatu zuten, baina "ez zela alderdiko kidea” adierazi zuten. Horrez gain, atxilotutako beste hirurekin batera 1936ko uztailaren 25ean Mandubiko zubia leherrarazteaz ere akusatu zuten, tropa frankistak Azpeitian sartzea oztopatzeko. Gainera, adierazi zuten, Zarauztik Azpeitira hondar-zakuak garraiatzen ere ibili zela airetiko erasoen aurkako babeslekuak egiteko, eta Loiolara gasolina depositu batzuk ere garraiatu zituela. Hala, 1937ko martxoaren 8an 12 urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zioten “matxinadari laguntzearen” delitua leporatuta.
Epaia eman ondoren San Kristobalgo gotorlekura eraman zuten 1937ko uztailean, eta han eduki zuten 1938ko irailera arte. Irailean, San Simon (Vigo) uharteko espetxera eraman zuten eta, gero, Astorgakora (Leon). 1939ko abenduaren 2an Lugoko kartzelara eraman zuten eta han egon zen, gutxienez, 1940ko apirilaren 16ra arte.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-03-08 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
San Cristobalgo Espetxea (Iruña) | 1937-07-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
San Cristobalgo Espetxea (Iruña) | San Simon uhartea Espetxe-kolonia (Vigo, Pontevedra) | 1938-09-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
San Simon uhartea Espetxe-kolonia (Vigo, Pontevedra) | Astorga Espetxe Zentrala (León) |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Astorga Espetxe Zentrala (León) | Lugo Espetxe Probintziala | 1939-12-02 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana