Oharrak:ez dago erabilgarri
1913an Izarraitz auzoko Badiolegitxo baserrian jaioa zen Jose eta nazionalismoaren aldekoa zen. Ez dugu inon afiliatuta zegoela dioen berririk. Gerra hasi ondoren zaintza armatuko zerbitzuak egin zituen biziarteko espetxe-zigorra ezarri zion epaiaren arabera, eta konfiskatzeetan ere parte hartu zuen.
Horrez gain, 1936ko abuztuaren 5etik 31ra arte, Azpeitian eratutako euskal milizietan ibili zen borrokan. Azpeitia erori eta Kantabrian atxilotu zuten arte, gerrako hainbat frontetan ibiliko zen seguru asko Jose borrokan.
1937ko azaroaren 2an epaile militar instruktorearen aurrean deklaratu zuen El Duesoko espetxean zegoela. Beste hogeiren bat euskal borrokalari ohirekin batera epaitu zuten, eta 1938ko urtarrilaren 8an gerra-kontseiluak epaia eman zuen Santoñan, abuztuan Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zutelarik.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | 30 urte (biziarteko zigorra) | 1938-01-08 | ||||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-00 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana