Oharrak:ez dago erabilgarri
Urrestilla auzoko Ibartzabal baserrikoa, Jose Antonio Bilborantz abiatu zen 1936ko irailaren 20an Azpeitian tropa frankistak sartzear zirela ikusita. 1937ko otsailean Amaiur batailoian bere borondatez erroldatu zen, eta harekin borroka egin zuen gerrako hainbat frontetan. 1937ko abuztuaren 26an Laredon atxilotu zuten, eta 40 egun inguruz herri horretako kontzentrazio-esparruan atxilotuta egon zen. Jesus Odriozola bezala, San Juan de Muzarrifar-era (Zaragoza) bidali zuten 25. langileen batailoiaren bigarren konpainiaren zaintzapean.
Zaragozako Presoen Batzordeak galdekatu ostean "C atalean" sailkatu zuen, “sailkapen horretan sartzeko interesdunaren aitorpena, sortutako inpresioa eta lortutako txostenak erabili zituztelarik”. Zehazki, Batzordeak Azpeitiko Guardia Zibilaren txosten bat jaso zuen, eta honako hau esaten zuen: “Neurri handian haren jarduna ezagutzen ez bada ere”, Alderdi Komunistaren aldekoa zen, UGTko afiliatua eta jokabide txarrekoa, hainbat egunez atxilotuta egon baitzen Jose Maria Querejeta Aguirre izeneko bizilagun batekin borrokan aritu ondoren.
Hala ere, Jose Antonioren aurka hasitako aurretiazko eginbideetan lekuko horrek egindako aitorpenaren arabera, xextra pertsonala izan zen eta inplikazio politikorik gabea. Horrez gain, 1939 hasieratik Falangeak eta Azpeitiko Udalak egindako txostenek ez zuten berresten Azpeitian auzipetuak emandako denboran “Glorioso Movimiento” delakoaren aurkako jarduerarik.
1938ko irailaren 29an Eskolapioen espetxera eraman zuten eta 1939an Ondarretakora. Donostiako 11. epaitegi militarrak 1939ko abuztuaren 29an behin-behineko askatasuna eman zion, eta gero absoluzioa eman zioten.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Laredo Kontzentrazio-esparru egonkorra (Cantabria) | San Juan de Mozarrifar iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Zaragoza) |
Oharrak:
40 egun inguruz atxilotuta.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) | Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1939-xx-xx |
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Absoluzioa | ||||||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana