Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Anaia: Fernando
Gerra hastean Azpeitiko Defentsa Batzordearen agindupean egon zen, eta zaintza armatuko zerbitzuak eskaini zituen, bai Azpeitian, bai handik gertu dagoen Bidanian. Ondoren, 1936ko urrian, Bilbora egin zuen ihes eta UHP batailoian sartu zen, miliziano. 1937ko maiatzaren 14an zauritu egin zuten Zorrontzan eta Bilboko ospitalera eraman zuten. Karrantzara ebakuatu zuten handik gutxira eta, handik, Ribadesellako ospitalera. 1937ko abuztuan, oraindik eri zela, Frantziara iristen saiatu zen Aller baporean. Lurrunontzia harrapatu egin zuten itsas zabalean ordea eta Antonio atxilotu egin zuten.
1937ko urrian Gasteizko Presoak Sailkatzeko Batzordeak espetxean jarraitu behar zuela erabaki zuen, eta eginbideak abiarazi zituen Antonioren “aurrekarien” berri izandakoan. Dokumentu horietan auzipetua ezkertiarra zela aipatzen zen, eta 1934ko urriko gertakarietan eta 1936ko uztailetik aurrera Azpeitian izandako gorabeheretan nabarmendu egin zela. Antonio “Fronte Popularraren prentsa” banatzeaz eta konfiskatzeetan, atxiloketetan eta zaintza armatuko zerbitzuetan parte hartzeaz akusatzen zuten.
Hala, 1938ko azaroaren 3an, Antonioren aurkako urgentziazko prozesu sumarisimoa abiaraztea erabaki zuten eta Donostiako 14. epaitegira bideratu zuten auzia. Ondarretako espetxera eraman zuten 1939ko martxoaren 2an, apirilean epaile instruktorearen aurrean deklaratu zuen, eta ukatu egin zuen konfiskatzeetan eta atxiloketetan parte hartu zuenik. Gainera, Falangeak eta Azpeitiko Alkatetzak ezin izan zuten auzipetuaren aurkako akusazioak berretsiko zituen lekukorik aurkitu. Horregatik, 1939ko abuztuaren 9an, auzia itxi eta Antonio behin betiko aske utzi zuten.
Oharrak:
1934ko iraultza-gertaeren ondoren Guadalupeko gotorlekuan eduki zuten preso, Hondarribian, hilabete eta erdiz, epaitu gabe. Zarautzen bizi zen orduan.
Oharrak:
Bilboko ospitalera eraman zuten, eta handik gutxira Karrantzara eta handik Ribadesellako ospitalera.
Oharrak:
Oraindik eri zela, Frantziara iristen saiatu zen Aller baporean. Lurrunontzia harrapatu egin zuten itsas zabalean ordea eta Antonio atxilotu egin zuten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Artxibatzea | 1939-08-09 | ||||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1939-03-02 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana