Marcelo Otaño Oyarzabal

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Igeltseroa
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:1938an 34 urte zituen.

Biografia:

Loyola batailoiko borrokalaria izan zen Marcelo 1937ko erdialdean Kantabrian harrapatu zuten arte. Urte hartako irailean Santoñan epaitu zuten urgentziazko prozedura sumarisimo bidez, beste hainbat batailoi eta jatorritako hogeiren bat borrokalarirekin batera. Marcelori dagokionez, gerra-kontseiluak frogatutzat eman zuen gerrako hainbat frontetan ibili zela eta “teniente izendatu zutela”. Ez zioten beste "deliturik" leporatu.

Horren ondorioz, 1937ko irailaren 30ean biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten “matxinadarekin bat egin” zuelakoan, eta erabateko gaitasungabetzea ere ezarri zioten. El Duesoko espetxean sartu zuten, eta han egon zen 1938ko abuztuan Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten arte. Handik bi urtera, 1940ko abuztuaren 20an, espetxealdi arindua ezarri zioten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Data: 1937-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Kantabrian harrapatu zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Santoñako Plaza (Santoña, Cantabria)
  • Data: 1937-09-00

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseilua30 urte (biziarteko zigorra)1937-09-30 [1]
Oharrak:

[1] - Biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten “matxinadarekin bat egin” zuelakoan, eta erabateko gaitasungabetzea ere ezarri zioten.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)1937-10-00
Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
El Dueso EspetxeaPuerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz)1938-08-24

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana