Oharrak:ez dago erabilgarri
Elosiaga auzoko Eizmendi baserrikoa zen jatorriz. Irrintzi batailoi nazionalistako gudaria zen. Harrapatu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten, Bilbon. 1938ko abuztuaren 4an auzia artxibatu eta “B atalean” sailkatu zuten, “zituen aurrekariak eta gorrien agintaldian egindakoak kontuan hartuta”.
Ondorioz, Cardeñako San Pedro kontzentrazio esparruan atxikia izan zen, 1939ko azaroan Errenterian kokatutako 2. Langile Batailoira lekualdatua izan zen arte. Urte horretako abenduan aske geratu zen Azpeitiko Falangeak aurkeztutako abalari esker.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | Artxibatzea | 1938-08-04 | ||||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana