Alejandro Orbegozo Embil

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: ez dago erabilgarri
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Espartingilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Anaiak: Casto eta Julian Orbegozo

Biografia:

Alderdi Karlistako militantea izan zen 1931ra arte. Urte hartan EAJn afiliatu zen, eta sindikuko kargu publikoa hartu zuen Azpeitian 1931ko apirilean, udalbatza osatu ondoren. Udalbatzako hiru ordezkari nazionalistetako bat zen Alejandro, eta agintean egon zen bitartean irmo defendatu zituen euskal eskubide historikoak; hau da, 1933ko apirileko udal hauteskundeetara arte. Egindako proposamenen artean nabarmenenak hauek izan ziren: Lizarrako Estatutua babestea, kaleen izenak euskaraz jartzea eta euskal kulturako pertsona garrantzitsuak goraipatzea; hala nola Carmelo Echegaray historialari eta idazlea.

Lizarrako Estatutuak porrot egin ondoren, badirudi, Alejandrok utzi egin zuela EAJ, eta jarduera politikoa ere bai, "EAJ Gasteizkoa esaten zioten estatutu laiko eta separatista batekin hasi zelako". Erreketeek Azpeitia konkistatu eta denbora gutxira, isuna jarri zion Alejandrori Azpeitiko lehen komandante militarrak, Emilio Gómez del Villak, baina haren ondorengoak, Solchaga kapitainak, zigorra baliogabetu zuen. Ondoren, 1938ko erdialdean, Azpeitiko Guardia Zibilak txosten bat bidali zuen Donostiako Ikerketa eta Zaintza Komisariara, Alejandro Orbegozoren aurrekariak xehe azalduz. Era berean, lehen adierazitako isuna eta propaganda egiten ere ibili zela ere aipatzen zituen txostenak: “Espainiaren aurkako propaganda-jarduerak egin zituela eta baserri batetik bestera ere ibili zela Espainia Berriaren sentimendua ordezkatzen duen guztiaren aurkako gorrotoa sustatzen jarraitzeko".

Arrazoi hori zela eta, 1938ko uztailaren 15ean Ondarretako espetxean sartu zuten, gerra-kontseiluan "matxinadari laguntzearen" ustezko delituagatik noiz epaituko zain. Hala ere, epaile militar instruktoreari azalpenak ematean, Alejandrok ukatu egin zituen Guardia Zibilak eginiko akusazioak, eta Azpeitiko Junta de Guerra Carlista delakoarekin ekonomikoki nola parte hartu zuen azaldu zuen. Junta hartako kideak zituen Castor eta Julian anaiak, baita koinatua ere, Roque Astigarraga alkatea. Anaiak eta koinatua lekuko izan ziren auzian, eta berretsi egin zuten auzipetuaren deklarazioa, eta deliturik ez zuela egin adierazi zuten.

Azpeitiko orduko Falangearen buruak, Hilario Bereciartua Urangak, txosten batean adierazi zuen Alejandrok lagundu egin ziela “Defentsa Batzordeak jazarritako elementu karlista guztiei". Instrukzio-fasea abian zela, aldi berean, Ondarretako espetxeko erizaintzak adierazi zuen auzipetuak "artritis deformatzailea" zuela eta, hala, 1938ko irailaren 8an, aske utzi zuten, baldintzapean. 1939ko otsailean Gipuzkoako hainbat udalerritara joateko baimena eskatu zuen, bere negoziorako behar zituen lehengaiak eskuratzeko. Azkenik, 1939ko apirilaren 27an kargu guztietatik absolbitu zuten eta behin betiko aske gelditu zen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari laguntzaez dago erabilgarriAbsoluzioa1939-04-27

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1938-07-15

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

  • 2284/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • AUA (Sig. 274-02; Kod. 12).. Iturria: Azpeitiko Udal Artxiboa. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Eskaera. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Korrespondentzia).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana