María Dolores Olaizola Alegría

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: ez dago erabilgarri
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Aita: Antonio Olaizola Echeverria Anaia: Imanol Olaizola Ahizpa: Rosario Olaizola

Biografia:

Maria Dolores Arrieta Zubimendi ahizpekin batera atxilotu zuten 1937ko uztailaren 7an, Azpeitira itzuli ostean.

Dolores errepublika-garaian Emakumeko idazkari izan zen, eta 1936ko abuztutik aurrera gudarien kuarteleko sukaldeen ardura izan zuen. Aurrekari horiek gehitu zitzaizkion Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarritako salaketari, eta ondorioz, atxilotu egin zuten. Haien arabera, Arrieta Zubimendi ahizpak bezalaxe, Dolores ere nazionalista zen nabarmen, etengabe matxinatuen aurkako oihuak egiten zituen eta haien atxiloketan parte hartu zuen. Baina aipatutako ahizpen kasuan bezala, salatzaileek epailearen aurrean aitortu zuten ezin zutela ziurtatu Doloresek haien atxiloketan parte hartu zuenik, eta “entzun izan zutelako” esan zutela hori.

Edonola ere, Doloresi beste bi inputazio gehitzen zitzaizkion, salatzaileek egindakoa eta Julian Orbegozok egindakoa. Inputazio horien arabera, Dolores izan zen, Maria Altuna Astigarraga eta Gloria Zabaleta Olazabalekin batera Nuarbeko apaizaren etxean oiloak konfiskatzen parte hartu zutenetako bat. Beste bien aurka eginda bezala, Anastasio Errasti “Atxero” Azpeitiko Defentsa Batzordeko kide zenak (30 urteko espetxealdira kondenatua), auzipetuari egotzi zion nazionalista zela, “nabarmenetakoa”, eta hain zuzen ere aipatutako konfiskatzean parte hartu zuela. Era berean, salatzaileek adierazi zuten Doloresek “behartu zuela milizianoentzako buzoak egitera”.

Edonola ere, 1938ko apirilean, epaileak idatzi batean azaltzen zuen Doloresen militantzia politikoa frogatuta bazegoen ere, “herriko hiru margaritaren atxiloketan parte hartu izanaren salaketa ezerezean geratzen zela funtsik gabea zelako, eta atxiloketak garrantzi txikia zuelako, etxeetan hiru edo bost egun izan baitziren”. Hori dela eta, “atxilotuta zeramatzan hamar hilabeteak nahikotzat jo zituen ekintza zigortzeko”. Hala ere, Gerra Ikuskaritzak abuztuan baztertu egin zituen epaile instruktorearen oharrak eta Doloresen aurka prozedura sumarisimoa abiatzea erabaki zuen.

Hainbat hilabetez instrukzioa egin ostean, 1939ko martxoaren 7an Dolores urte bateko espetxealdi txikira zigortu zuten, “altxamendu militarraren proposamena” egitearen ustezko delituagatik, Emakumeko idazkaria izatea eta Fronte Popularraren aldeko zerbitzuak egin izana oinarri hartuta. Era berean, 4 hilabeteko atxiloaldia eta 400 pezeta ordaintzeko zigorra jarri zioten, Nuarbeko apaizaren etxean egindako oilo-konfiskatzeen arduradun izan zela uste izan baitzuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Bilbora ihes egin zuen bere anaia Imanol eta aita Antonio Olaizola Echeverriarekin.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-07-07

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1938-08-00

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrerako proposamenaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseilua1 urte1939-03-07 [1]
Oharrak:

[1] - Era berean, 4 hilabeteko atxiloaldia eta 400 pezeta ordaintzeko zigorra jarri zioten, Nuarbeko apaizaren etxean egindako oilo-konfiskatzeen arduradun izan zela uste izan baitzuten.

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana