Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Bere aita: Antonio Olaizola Echeverria (zigotzi nazionalista) Arrebak: Mª Dolores eta Rosario
Imanolek Euzkadi eta El Día egunkarietako berriemaile jardun zuen (El Día egunkarian bere aitak ere idazten zuen), Azpeitiko notaritzan ofizial gisa lan egiten zuen bitartean. Horrez gain, euskarara itzulpenak egiten zituen, horien artean nabarmendu beharrekoa delarik 1936ko apirileko Azpeitiko udal-araudiaren itzulpena.
Gerra hasitakoan hainbat zerbitzu egin zituen Defentsa Batzordearen alde, eta irailean Ordena Publikoaren Batzordeko kide izendatu zuten. Gero Azpeititik ihes egin zuen eta miliziano ibili zen Loyola batailoian gerrako hainbat frontetan 1937ko abuztuan Kantabriako Limpias herrian harrapatu zuten arte.
Espetxeratuta, 1938 hasieran Bilboko epaitegi militarrak auzipetu egin zuen, eta 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten gerra-kontseiluan, "matxinadari laguntzearen" ustezko delituagatik. 1938ko azaroaren 29ko epaian zehazten zen Ordena Publikoaren Batzordeko kide izan zen garaian “ez zela atxilotzerik egin”. 1939ko martxoaren 5ean San Kristobal gotorlekuko espetxera eraman zuten, eta bertan egon zen 1940ko abuztuaren 14an espetxealdi arindua eman zioten arte.
Oharrak:
Bilbora ihes egin zuen bere aita, Antonio Olaizola eta bere ahizpa Mª Doloresekin.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Auzitaratze militarra | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1938-11-29 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Ezkabako Gotorlekua (Iruña) | 1939-03-05 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana