Oharrak:ez dago erabilgarri
Lanbidez saskigilea, Aratz-Erreka auzoko bizilagun honek Bilbora ihes egin zuen Jose Cruz anaiarekin batera 1936ko irailaren erdialdera. Aurretik ez zuen Defentsa Batzordearen alde jarduerarik egin. 1937ko martxoan bere kinta mobilizatu zuten eta Amaiur infanteriako batailoian sartu zen. Bertan ibili zen gudari gisa abuztuan Laredon harrapatu zuten arte. Hilabete batzuetan Castro Urdialeseko kontzentrazio-esparruan eman ostean, Aranda del Duerokora eraman zuten, eta handik, gero Lizarrako 64. langileen batailoira bidali zuten.
1938 hasieran San Ignacio tertzioan sartu zen eta Teruelgo frontera bidali zuten. Villa Felisan izandako gertakarietan nahasita geratu zen, eta gertaera haien harira, beste 4 azpeitiarrekin batera gerra-kontseiluan epaitu zuten. 1938ko martxoaren 2an, Odriozola Alberdi anaiak, Lucas Orbegozo, Ignacio Zubimendi eta Tomas armada errepublikarrak preso hartu zituen utzitako baserri batera zihoazenean oilo batzuk lortzeko asmoz. Baina guztiak desertatu izanaz salatu zituzten, eta gero, ordutik eta gerra amaitu arte " etsaiaren armadari” zerbitzua eman izanaz. Hori dela eta, 1939ko maiatzetik aurrera, Tomasen eta inplikatutako gainerako azpeitiarren aurkako prozedura sumarisimoa abiatu zen.
Tomasen kasu zehatzean, honela definitu zuen bere burua epailearen aurrean: “Katoliko eskuindarra eta euskal nazionalismoaren aldekoa”, eta urtebetez soilik egon zela ELAn afiliatuta, "nagusiarekin hobeto egoteagatik". Halaber, atxilotutako eta prozesatutako kideak bezalaxe, harrapatu zituzteneko gertakariak kontatu zituen. Horrez gain, Tomasek azaldu zuen harrapatu zutenetik armada errepublikarraren egazkinen aurkako gorputzean sartu zutela, gerra amaitzean Madrilen entregatu arte.
1941eko maiatzaren 1ean epaitegi militarrak esan zuen Tomasek nahiz gainerako auzipetuek “ideologia separatista” zutela, baina “jokabide ona”, eta ontzat ematen zuen harrapatzearen bertsioa. Hori dela eta, auzipetuak absolbitu eta aske utzi zituzten.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Castro Urdiales Kontzentrazio-esparru egonkorra (Cantabria) | Aranda de Duero iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) |
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Desertzioa | ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Auzitegi militarra | Absoluzioa | 1941-05-01 | ||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana