Tomás Odriozola Echeverria

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Saskigilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Lanbidez saskigilea, Aratz-Erreka auzoko bizilagun honek Bilbora ihes egin zuen Jose Cruz anaiarekin batera 1936ko irailaren erdialdera. Aurretik ez zuen Defentsa Batzordearen alde jarduerarik egin. 1937ko martxoan bere kinta mobilizatu zuten eta Amaiur infanteriako batailoian sartu zen. Bertan ibili zen gudari gisa abuztuan Laredon harrapatu zuten arte. Hilabete batzuetan Castro Urdialeseko kontzentrazio-esparruan eman ostean, Aranda del Duerokora eraman zuten, eta handik, gero Lizarrako 64. langileen batailoira bidali zuten.

1938 hasieran San Ignacio tertzioan sartu zen eta Teruelgo frontera bidali zuten. Villa Felisan izandako gertakarietan nahasita geratu zen, eta gertaera haien harira, beste 4 azpeitiarrekin batera gerra-kontseiluan epaitu zuten. 1938ko martxoaren 2an, Odriozola Alberdi anaiak, Lucas Orbegozo, Ignacio Zubimendi eta Tomas armada errepublikarrak preso hartu zituen utzitako baserri batera zihoazenean oilo batzuk lortzeko asmoz. Baina guztiak desertatu izanaz salatu zituzten, eta gero, ordutik eta gerra amaitu arte " etsaiaren armadari” zerbitzua eman izanaz. Hori dela eta, 1939ko maiatzetik aurrera, Tomasen eta inplikatutako gainerako azpeitiarren aurkako prozedura sumarisimoa abiatu zen.

Tomasen kasu zehatzean, honela definitu zuen bere burua epailearen aurrean: “Katoliko eskuindarra eta euskal nazionalismoaren aldekoa”, eta urtebetez soilik egon zela ELAn afiliatuta, "nagusiarekin hobeto egoteagatik". Halaber, atxilotutako eta prozesatutako kideak bezalaxe, harrapatu zituzteneko gertakariak kontatu zituen. Horrez gain, Tomasek azaldu zuen harrapatu zutenetik armada errepublikarraren  egazkinen aurkako gorputzean sartu zutela, gerra amaitzean Madrilen entregatu arte.

1941eko maiatzaren 1ean epaitegi militarrak esan zuen Tomasek nahiz gainerako auzipetuek “ideologia separatista” zutela, baina “jokabide ona”, eta ontzat ematen zuen harrapatzearen bertsioa. Hori dela eta, auzipetuak absolbitu eta aske utzi zituzten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: 64. Langile Batailoia (Oteiza)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Castro Urdiales Kontzentrazio-esparru egonkorra (Cantabria)Aranda de Duero iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1938-03-02

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Desertzioaez dago erabilgarriAuzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Auzitegi militarraAbsoluzioa1941-05-01

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana