Avelino Moral Requeta

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: San Asensio (Rioja, La)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1879-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: IR

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Lanbidez merkataria, 1922an iritsi zen Azpeitira, eta La Cepa izeneko taberna zabaldu zuen. Errepublika-garaian buruzagi ezkertiar nabarmena izan zen, Circulo Republicano delakoaren kide eta Izquierda Republicana alderdiko presidente1934an. 1936ko irailean, altxatutako tropak berehala sartuko zirela eta, Avelinok Bilbora ihes egin zuen, eta bertatik Vicente Guiberti gutuna zuzendu zion, bere etxea eta negozioa konfiskatzea baimendu izana aurpegiratuz. Gutun hori gerora Avelinoren aurkako urgentziazko prozedura sumarisimoan erabili zen, ustez hitzez hitz honako hau esaten baitzuen: “edozein modutan eta edonon elkar ikusi behar dugu”.

1937ko ekainean Kantabriako Astillero udalerrira joan zen, eta bertan lortu zuen tokiko Falangearen buruzagiak igarobaimena egitea, eta horri esker jaioterrira itzuli ahal izan zen. 1937ko irailaren 2an San Asensioko Guardia Zibilak atxilotu zuen “ordena politiko eta sozialean pertsona hori nolakoa zen ikertzeko asmoz”, itxuraz dirua baitzeraman gainean. Ikerketetan, postuko komandanteak San Asensioko hiru biztanleren testigantza lortu zuen “muturreko ideiak” zituela esateko, eta Avelino herrira etorri zen egunen batean “gora Errusia” oihu egin zuela. Era berean, Azpeitiko Falangeak eta Guardia Zibilak laster lagundu zuten ikerketetan, eta hilaren 6an bakoitzak bere txostena bidali zuen. Horietan, Avelino “pertsona oso arriskutsua” eta “gazteria pozoitzen” zuena zela esan zuten, eta horixe zen “ideia iraultzaileen benetako fokua”. Horrez gain, eskuindar batzuei armak kendu eta “jendaila marxistaren” artean banatu izana , eta Defentsa Batzordeko kide izatea leporatzen zien.

Hori guztia dela eta, urrian Ondarretako espetxera eraman zuten, eta bertan San Asensioko Guardia Zibilaren aurrean egindako aitorpen bera berretsi zuen. Bietan, beraz, onartzen zuen Circulo Republicano delakoaren kide izatea, baina ukatu egiten zuen haren sortzaile izatea, baita Defentsa Batzordean egon izana ere. Era berean, zeraman dirua egindako lanaren fruitua zela aitortu zuen, eta Vicente Guiberti idatzitako gutuna kexa bat besterik ez zela, ez mehatxua. Baina ordutik eta 1938 erdialdera arte Donostiako epaitegi militarrera Azpeitiko Udalak eta Falangeak proposatutako hainbat lekukoren testigantzak iritsi ziren, eta horien arabera, aurretik egindako salaketak berresten ziren. Zehazki, Pedro Segurola Querejeta (udaltzaingoaren burua), Casto Orbegozo eta Galo Barrena izan ziren La Cepa taberna ezkertiarren fokua zela esan zutenak, eta 1936ko uztailean Eibartik ekarritako armak banatzeko erabili zutela, eta Batzordeko kide izanda edo milizia antifaxistak antolatuta, Avelino “Azpeitian gorrien agintaldian gertatutakoaren erantzule nagusietako bat” zela esan zuten. Bestalde, Vicente Guibertek, ustez Avelinok gutunean mehatxu egin zionak, aitortu zuen “auzipetuaz iritzi ona zuela arlo pertsonalean, eta ezin zuela ez aldekorik, ez kontrakorik esan haren arlo politikoaz”.

1938ko uztailaren 29an Avelinok berriz deklaratu zuen hirugarren aldiz Ondarretako espetxetik. Kasu honetan argudio berriak eman zituen. Alde batetik esan zuen “euskal nazionalistek boikotatu egin zutelako soilik sartu zela alderdi errepublikano batean”; izan ere, ez zituen batere begiko. Bestalde, esan zuen Paulino Uzcudunen bizitza salbatzeko esku hartu zuela, eta auzipetuaren arabera, Vicente Guibert eta Pascasio Carasusanek berrets zezaketen hori. Baina haietako inork ez zuen testigantza hori berretsi. Azkenik, 1938ko abenduaren 1ean, gerra-kontseiluak baliozkotzat eman zituen Avelinoren aurka erabilitako argudioak, horretarako, Defentsa Batzordeko kide izanaren inguruan frogarik ez egotea soilik nabarmendu zuen. Beraz, 30 urteko espetxealdi handira zigortu zuten, “matxinada militarraren” ustezko delitu bategatik.

1939ko abenduaren 28an, Erantzukizun Politikoen Eskualdeko Auzitegiak, epai baten bidez, errudun jo zuen Avelino, aurretik, Gipuzkoako Ondasunak Konfiskatzeko Batzordeak ezarria zuen irizpenaren harira. Batzorde hark Avelinoren jabetzako ondasun guztiak, 10.000 pta-ko baliokoak, bahitzeko eta Banco Guipuzcoano bankuan zuen kontua blokeatzeko agindua zuen. Beraz, Auzitegiak erabaki zuen 5.000 pta-ko kalte-ordaina ordaintzea izango zela zigorra. Hala ere, 1941ean, espetxealdi arinduan zegoela, ondasunak itzul ziezazkiotela eskatu zuen Avelinok. 1942an Gipuzkoako gerra-ikuskatzaileari aurrezki-libreta desblokeatzeko eskatu zion, 5.000 pezetako zigorra ordaindu zuela-eta.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Sententzia. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).

Oharrak:
5.000 pezetako zigorra.

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: San Asensio
  • Data: 1937-09-02

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1937-10-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1937-10-00 / 1938-xx-xx

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Altxamendu Militarra Azpeitia (Gipuzkoa) Gerra-kontseilua 30 urte 1938-12-01

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1939-12-28

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Sententzia. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).

Oharrak:
Bere jabetzako ondasun guztiak, 10.000 pta-ko baliokoak, bahituta bahitzeko

Frogaren elementuak

  • Auzi dokumentua. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Besteak).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 2357/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • Sententzia. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Udal txostena. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Udal-txostena).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana