Oharrak:ez dago erabilgarri
Pio zurgina zen lanbidez eta abertzaleen aldekoa zen. Gerra hasi zenean zaintzaldiak egin zituen “soldata ez galtzeko”. Bilbora ihes egin ostean, Acha y Zubizarreta enpresan hasi zen lanean kamainak egiten eta lubakiak eraikitzen, bere kinta mobilizatu zuten arte. Orduan, Bilbon Eusko Gudarosteko Lotura eta Transmisioen zerbitzura bideratu zuten, eta bertan atxilotu zuten altxatutako tropak sartu zirenean.
Instrukzioak iraun bitartean Ondarretan espetxeratuta, 1938ko apirilaren 21ean Donostiako 14. epaitegi militar iraunkorrak San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio-esparrura bidaltzea erabaki zuen.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana