Simón Juaristi Mendizabal

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:1937an 59 urte zituen.

Biografia:

Simon abertzaleen aldekoa zen, ganadua salerosten zuen. Gerra hasita, zaintzaldiak egin zituen kartzelan eta Azpeitiko hainbat sarreratan, armak hartuta.

Era berean, Defentsa Batzordearen esanetara, ganadu-trafikoaz arduratu zen. Hainbat hamarkada zeramatzan lanbide horretan. Hori dela eta, Roque Astigarragak (Azpeitiko alkatea), Julian Orbegozok (Azpeitiko Junta Carlistako ordezkariak) eta haren anaia Castok Azpeitiko Guardia Zibilaren aurrean salaketa jarri zuten.

1937ko uztailaren 15ean atxilotu zuten, 59 urte zituela, eta Bizkaitik itzuli ostean (hara ihes egin baitzuen). Ondarretako espetxera eraman zuten, Donostiako epaile militarrak instrukzioa hasten zuen bitartean. Epailearen aurrean egindako adierazpenetan hiru salatzaileek nahiz Falangeko eta Guardia Zibilaren txostenak adierazitako salaketak berretsi zituzten, baina Batzordearen jardueretan auzipetuak inplikazio txikia izan zutela esan zuten. Are gehiago, Julian Orbegozok nabarmendu zuen preso egon zen bitartean Simonek tratu ona eman ziola.

Hori dela eta, epaile instruktoreak erabaki zuen preso emandako denbora nahikoa zigor zela, eta absolbitzea eta behin betiko aske geratzea proposatu zuen 1938ko apirilean. Abuztuan, zehazki hilaren 16an, 6. Erregio Militarreko Gerra Ikuskaritzak txosten judiziala berretsi zuen. 1938ko irailaren 24an aske utzi zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1937-07-15

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1937-08-00 / 1938-04-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 1937 Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana