Juan Juaristi Eizaguirre

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Ebanista
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: UGT

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Anaia: Jose

Biografia:

“Anttonbeltz”-en seme zaharrena, Unión Republicana alderdiko militante eta UGTko afiliatua izan zen errepublika-garaian. Lanbidez zurgina, gerra lehertu zenean lan egiten zuen fabrika partzialki itxi ostean, armak hartuta zaintzaldiak egiteko Fronte Popularraren deialdiarekin bat egin zuen.

1936ko irailaren 19an Azpeititik alde egin eta Bilbon familiako baten etxean jarri zen bizitzen. Azaroan, berari zegokion kinta mobilizatu zutenez, UHP batailoian erroldatuta geratu zen, eta bertan zerbitzua eman zuen Kantabrian 1937ko abuztuan atxilotu zuten arte. Urrian, El Duesoko espetxean preso zela, Santoñako Presoak Sailkatzeko Batzordeak galdeketa egin zion Juanen testigantza eta Azpeitiko Guardia Zibilaren txostena oinarri hartuta, eta "C atalean" sailkatu zuten. Izan ere, Guardia Zibilaren txostenean jasotzen zen “ordenako pertsonak jazarri eta mehatxatzen zituela”. 1939 hasierarako Juanen aurkako urgentziazko prozedura sumarisimoa ireki zuten, eta auzipetua Eskolapioen espetxera eraman zuten.

Bai Falangeko txostenek, bai alkatetzakoek Guardia Zibilak egindako salaketak berresten zituzten, eta Juanek atxilotutako bi lagun ere aipatzen zituzten: Ignacio Echeverria Altamira eta Casto Orbegozo Embil. Biek 1939ko otsailean egindako deklarazioan esan zuten Guardia Zibileko agenteek eta Azpeitiko Defentsa Batzordeko kideek atxilotu egin zituztela, eta horien artean zegoela Juan. Hala ere, martxoan, epaile instruktoreak hainbat aurrez aurreko antolatu zituen auzipetuaren eta lekukoen artean, eta haiek esan zuten ezin zutela “erabateko ziurtasunez” esan Juanek atxiloketan parte hartu ote zuen. Zehazki, bi lekukoek zalantza egiten zuten “Antton Beltz”-en bi semeetako zein izan zen atxiloketaren egile.

Edonola ere, 1939ko hasieratik Ondarretako espetxean atxilotuta, urte horretako apirilaren 29ko gerra-kontseiluak "B atalean" sailkatzea adostu zuen, eta ondorioz, langileen batailoi batera bidaltzea. 1939ko uztailaren 20an, San Pedro de Cardeñako kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Handik urtebetera, 1940ko uztailaren 15ean, Juanen aurkako beste prozedura sumarisimo bat ireki zuten. Baina instrukzio fasea hasi zenean, auzipetu egin zuten, gertakari berberengatik dagoeneko epaitua zegoelako.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Data: 1937-08-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
El Dueso Kontzentrazio-esparru egonkorra (Santoña, Cantabria) 1937-10-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Kantabrian atxilotua.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1939-xx-xx

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) 1939-xx-xx
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1939-xx-xx

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1939-04-29

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: San Pedro de Cardeña Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Data: 1939-07-20

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Data: 1940-07-15

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Auzitegi militarra Artxibatzea 1940-09-26

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana