José Cruz Iturralde Bereciartua

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1918-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Anaiak: Juan eta Vicente

Biografia:

Azpeitiko Iturralde Bereciartua anaietako gazteenak oraindik ez zituen 18ak beteta 1936an Gerra Zibila lehertu zenean. Loyola batailoiko gudari ziren anaiekin batera abiatuta, Jose Gernikan errefuxiatuta geratu zen Bilbora ebakuatu arte.

1937ko abuztuan Santoñan atxilotu eta Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura bidali zuten. Bertan, “B atalean” sailkatu eta langileen batailoi batera eraman zuten. 1938ko udan, Jose Zornotzan basea zuten Automobilak Berreskuratzeko Zerbitzuaren barruko Lamiakoko (Leioa) Langile Espezialisten Batailoian zegoen. Abuztuaren 24an, batailoi horretako buruzagitzak Bizkaiko gobernadore militarrari egun horretan bertan 15:00ak inguruan gertatutakoaren partea eman zion. Itxuraz Jose Iturralde eta zigortutako beste kide batzuk euskaraz oihuka zihoazen, oihu iraultzaileak eginez eta ukabila altxatuta, konboian zeramatzatenean Atxuritik pasatzean.

Gertakari horiek berehala salatu zituen Santurtziko udaltzainburu ohi eta une hartan Guardia Zibilaren Ikerketa Brigadako kide zen Manuel Sanz Canterak eta hainbat buruzagi erreketek. Ondorioz, abuztuaren 26an Joseren eta atxilotutako gainerakoen aurkako urgentziazko prozedura sumarisimoa hasi zuten. Handik hiru egunetara egindako aitorpenean salaketak ukatu egin zituen, eta esan zuen Basurtorainoko bidean “boga-boga” abestia kantatu besterik ez zutela egin, eta puntu horretan Echevarria sarjentuak euskal abestiak kantatzea aurpegiratu zienez, hortik aurrera “Adiós Bilbao” eta “Santurce a Bilbao” abestiak kantatu zituzten.

Hala ere, epaile militar instruktoreak ontzat eman zituen akusaziozko salaketak. “Erakunde Patriotikoa edo Erregimena iraintzeko” asmoz, euskarazko hitzak esan izana delitu gisa hartu ezin bazen ere, ukabila altxatzea funtsean “Espainiatik ordenaren aurkako komunismoa kanporatzeko borrokan diharduen Estatuarekiko etsaitasunezko ekintza publikoa” dela uste izan zuen.

Beraz, 1938ko irailaren 17an, gerra-kontseiluak onartutzat eman zuen “ukabila altxatu izana behin eta berriz eta euskaraz oihu iraultzaileak egin izana”. Horrek “matxinadarekin bat egitearen” delitua zekarren eta, ondorioz, espetxealdi handiko 30 urteko zigorra. 1938ko abenduaren 10ean Jose Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten, eta bertan egon zen 1940ko irailaren 27an espetxealdi arindua eman zioten arte. 1943ko apirilaren 2an Zigorrak Aztertzeko Batzorde Zentralak 30 urteko zigorra 6ra murriztu zion, eta zigorra amaitzeko data 1944ko abuztuaren 22a ezarri zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Bizkaira ihes egin zuen.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Santoña (Cantabria)
  • Data: 1937-08-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)Langile Batailoia

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Langile Espezialisten Batailoia, Lamiako (Leioa)
  • Data: 1938-07-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1938-08-26

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseilua30 urte1938-09-176 urte1943-04-02

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz)1938-12-10

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana