Francisco Ibarzabal Amenabar

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Zizelkaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Anaia: Pedro

Biografia:

Francisco errepublika-garaian eta 1936ko irailaren 19ra arte Azpeitiko batzokiko atezaina izan zen. EAJko afiliatua eta lanbidez tailugilea, alde egin zuen beste azpeitiar askok bezala, altxatutako tropak sartzear zirenean. 1937ko abuztuaren 26an Laredon atxilotu zuten, baina ez dakigu gerra-frontean jardueraren bat izan zuen edo batailoiren batean erroldatuta egon zen.

Gerora, Orduñako kontzentrazio-esparrura bidali zuten, eta bertan egon zen 1937ko irailaren 19ra arte. Data horretan, Gasteizko espetxe probintzialera bidali zuten. 1938ko urriaren 11n Miranda Ebroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura eraman zuten, eta 1939ko urtarrilaren 15ean, Murgiakora.

Urte horretako urrian, zehazki 1939ko urriaren 23an, prebentziozko espetxealdian bi urte baino gehiago eman ostean, behin-behineko askatasuna eskatu zuen familiako egoera ekonomiko ezegonkorra zela eta. 4 eta 6 urteko bi umeren aita, Francisco “etxeko euskarri bakarra” zela zioen, eta “erabateko txirotasunean” zegoela. Eskaerari atxiki zizkioten Falangera afiliatuta zeuden Azpeitiko hainbat bizilagunen idatziak, abal gisa, esanez atxilotua babesten zutela modu “pertsonal, ekonomiko eta judizialean”. Era berean, Azpeitiko alkatearen (orduan Ignacio Egaña Otegui zen) idatzi ofizial bat gehitu zuten, Francisco “jokabide moral oneko” pertsona zela baieztatzen zuena.

Hala ere, Gerra Ikuskaritzak abenduan erabaki zuen Franciscori buruzko informazioen arabera delitua zegoela, eta beraz, aurretiazko eginbideak hasi behar zirela. Ondorioz, Donostiako epaitegi militarrak Azpeitiko Guardia Zibilaren, alkatetzaren eta Falangearen txostenak jaso zituen. Guztiek Franciscoren ideologia nacionalista nabarmentzen zuten idatzietan eta, beraz, “ideia asaldatu anti espainolistak”, eta Azpeitia utzi ondoren zer egin zuen ez zekitela zioten.

Era berean, Roque Astigarraga eta Julian Orbegozo Embil alkate ohiek deklaratu zuten lekuko gisa. Aurreko txostenetan bezala, biek atxilotua salatu zuten “bere ideien propagandista” izateaz, baina aldi berean esan zuten ez zuela parte hartu atxiloketetan eta konfiskatzeetan, “inori kalterik egiteko ez zelako gai”.

Azkenik, epaile militar instruktoreak behin-behineko askatasuna eman zion 1940ko apirilaren 10ean. Handik hilabetera auzia artxibatu eta behin betiko askatasuna eman zioten. 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Urduña Kontzentrazio-esparru egonkorra (Bizkaia)
  • Data: / 1937-09-19

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Urduña Kontzentrazio-esparru egonkorra (Bizkaia) Gasteiz Espetxe Probintziala (Paz) 1937-09-19
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Gasteiz Espetxe Probintziala (Paz) Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) 1938-10-11
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) Murgia Kontzentrazio-esparru egonkorra (Araba) 1939-01-15

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 3010/40 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Bizkaira ihes egin zuen.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-26

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 3010/40 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1939-12-00

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Auzitegi militarra 1940-05-00 Behin betiko artxibatzea

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana