Oharrak:ez dago erabilgarri
Lan egin zuen zumegile gisa Dámaso Azcue enpresan. Abertzaleen aldekoa zen eta gerra hasitakoan zaintzaldiak egin zituen. Gero, Loyola batailoian erroldatu eta bertan sukaldari gisa aritu zen.
1937ko abuztuan Laredon atxilotu, eta handik gutxira Lizarrako kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Azaroaren 1etik 6ra Miranda de Ebron egon zen preso, eta badirudi handik Sevillara eraman zutela, langileen batailoi espezializatu batera. Hala ere, hil haren 25ean berriro eraman zuten Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura. Andaluziara eraman eta handik hain denbora gutxira itzuli zenez, baliteke bera izatea Alanís de la Sierran (Sevilla) istripua izan zutenetako bat. 1937ko azaroaren 19an izan zen istripua eta 57 euskal preso hil ziren.
Edonola ere, hilaren 26an Bilboko Eskolapioen espetxera iritsi zen, gerra-kontseiluan epaitu eta 12 urte eta egun bateko espetxealdira kondenatu zuten 1937ko abenduaren 17an. Kondena-epaiaren arabera, Josek armak konfiskatzen eta eskuineko pertsonak atxilotzen hartu zuen parte Azpeitian. 1938ko abuztuaren 2an Cadizko Puerto de Santa Maria espetxera eraman zuten, eta urte horretako abenduaren 14an Sevillako espetxera.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altxamendu Militarra | ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-12-17 | |||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-02 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | Sevilla Espetxe Probintziala | 1938-12-14 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Lizarra iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Nafarroa) | 1937-08-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Lizarra iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Nafarroa) | Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | 1937-11-01 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | 37. Langile Batailoia (Sevilla) |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
37. Langile Batailoia (Sevilla) | Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | 1937-11-25 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana