Oharrak:17 urte zituen 1936ko uztailean.
Abuztutik aurrera Loiolako santutegian, euskal milizien kuartel nagusian, zaintzaldiak egin zituen irailaren 19an utzi zuten arte. Lanbidez saskigilea eta militante nazionalista zen. Azpeitia erori ostean Bizkaira ihes egin zuen, eta gero handik zulatzaileen batailoi batera, eta han gotorlekuak eraikitzen lan egin zuen.
1937ko abuztuan Laredon harrapatu zuten, eta urtebete baino gehiagoz atxilotuta mantendu zuten gerra-kontseiluan epaitu zain. 1937ko irailaren 23an, epaitzen zuen auzitegi militarrak uste izan zuen frogatuta zegoela haren militantzia nazionala, armatutako zaintzaldiak egin izana eta zulatzaileen batailoian parte hartu izana. Aldiz, haren arabera, “ez du inolako funtsik auzipetuak baserritar bat atxilotzen parte hartu izanaren salaketak”.
Edonola ere, Faustok “hain gaztea izanik, familiartekoek eraginda eta Fronte Popularrak behartuta” jokatu zuela uste izan zuten. Beraz, aske utzi zuten prebentziozko espetxealdian zeraman denborarekin “haren jokabidea nahikoa zigortuta” zegoela ulertuta.
Oharrak:
Bizkaira egin zuen ihes.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana