Elias Echeverria Ugarte

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Bilbao (Bizkaia)
  • Jaioteguna: 1913-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Igeltseroa
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: STV-ELA

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Elías Urrestillan jaio zen 1913ean, eta bertan bizi izan zen 1934an Bilbora bizitzera joan zen arte. Igeltseroa zen lanbidez eta ELAra afiliatuta zegoen. 1936an bere borondatez izena eman zuen Ertzaintzako gorputzean, eta “ospitale eta espetxeetan zerbitzua eman zuen”. 1937ko ekainaren 19an, aitorpenean ageri den moduan, “beste kide batzuekin batera Erruki Etxea zaintzen geratu zen, muturrekoek honda ez zezaten”. Egun horretan bertan tropa frankistetan entregatu zuen bere burua.

Atxiloketaren ostean, Gasteizko Karmeldarren espetxera bidali zuten, eta lehen aldiz 1937ko abuztuaren 16an galdekatu zuten. Handik hilabetera, Elíasen aurka urgentziazko prozedura sumarisimoa ireki zuten, eta berriz ere deklaratu egin behar izan zuen 1938ko uztailaren 6an. Orduan, auzipetuak Bilboko hainbat presondegitan zaintzaldiak egin zituela esan ostean, “han izandako sarraskietan” parte hartu ote zuen galdetu zioten eta ezetz erantzun zuen.

Azkenean, 1939ko urriaren 30ean, gerra-kontseiluak auzia behin-behinean artxibatzea erabaki eta auzipetua langileen batailoi batean sartzea agindu zuen. Urte horretako azaroaren 15ean Gasteizko gobernadore militarrak Elias Miranda Ebroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura eramateko agindu zuen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Las Carmelitas espetxea (Komentu zaharra, Gasteiz)
  • Data: 1937-06-17

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1937-09-00

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua Artxibatzea 1939-10-30

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1939-10-30

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Data: 1939-11-15

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana