Oharrak:ez dago erabilgarri
Azpeitian bizi zen. Manuel igeltseroa zen lanbidez, eta errepublika-garaian hainbat lan egin zituen udalerako, esaterako, udal-eraikinak zuritzea 1935eko irailean. Handik urtebetera, altxatutako tropak sartzear zeudenez, Manuelek Bizkaira ihes egin zuen, eta gero Eusko Gudarostean erroldatu zen. 1937ko abuztuan Santoñan harrapatu zuten "Indar Nazionalek, eta aske utzi zuten soldadu gisa 1929ko itsas gorputzean aurkez zedin”.
Dena den, 1938an urgentziazko prozedura sumarisimoa ireki zuten Manuelen aurka; borrokalari aritu izanaz gain, aurretik Azpeitian egindakoak ere leporatzen zizkioten. Zehazki, beste azpeitiar batzuekin batera Oinatz auzora joan izana leporatzen zioten "bando nazionalera zein baserritar pasatu zen egiaztatzera”; dena den, Manuelen alde “ohitura onak” zituen pertsona zela adierazi zuten.
Edonola ere, 1938ko azaroaren 4ean, urtebeteko espetxealdira kondenatu zuten "matxinada laguntzea"ren ustezko delituagatik, eta prebentziozko espetxealdian emandako denborarekin kondena betetzat eman zioten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | Azpeitia (Gipuzkoa) | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 1 urte | 1938-11-04 | ||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana