Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Anaia: Jose Maria
Urrestillakoa, Eleuterio 1938 erdialdera gerra-kontseiluan epaitu zuten ustezko "matxinada militarraren" delituagatik. 1913an jaiotako gazte honen instrukzio-
prozesuan ageri denaren arabera zaintzaldi armatuak egin zituen Azpeitian, eta Zuazola jauregiaren erregistroan parte hartu zuen, han tartean zeudenek “lorategiko frutak hartu zituztelarik”.
Era berean, Eleuteriok ideia nazionalistak zituela jartzen du, eta behin Pasaiatik sei litro inguruko ardogarrafoi bat ekarri zuela, “etxean gorde zuen Indar Nazionalak sartu arte, eta marxistek gertaera hargatik zigortu egin zuten”. Hori dela eta, “etsaien indarretan” miliziano ez zela ibili agerian geratu zenez, 1938ko urriaren 29an absolbitu egin zuten, prebentziozko espetxealdian pasatutako denborarekin “gertakariak nahikoa zigortuta” zeudela uste izan zutelako.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altxamendu Militarra | Azpeitia (Gipuzkoa) | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Absoluzioa | 1938-11-29 | ||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana