Oharrak:ez dago erabilgarri
Jatorriz Azagrakoa (Nafarroa) eta lanbidez telegrafista zen. 1933ko urtarrilaren 25ean Azpeitiko Batzorde Kudeatzailearen presidente-alkate izendatu zuten, eta kargu hori izan zuen maiatzera arte, “Azpeitian bizi zen adin gutxieneko funtzionarioa” izateagatik. Gerra Zibila hasi zenean, badirudi hainbat frontetan aritu zela telegrafista, kapitan kategoriarekin, Kantabrian atxilotu zuten arte. 1937ko irailaren hasieran gerra-kontseiluan epaitu zuten. Auzi bererako bi epai daude, bat 1937ko irailaren 30eko datarekin eta bestea urte bereko urriaren 28koarekin.
Lehen epaiaren arabera, Jesús "eskuindarra" izateagatik jazarri zuten, "gorrien armada"rekin bat egitera behartu zuten eta “Causa delakoaren abiadoreek frontean bota zituzten aldarriak irakurrarazi zizkioten… fronte gorritik ihes egin zuen eta lerro nazionaletara pasatu zen”. Urriko epaian, aldiz, adierazitako azken kasuari ezikusi egiten zaio, eta Jesús “ideia ezkertiarrekoa” zela esaten da. Edozein kasutan, bi idatzietan auzipetuari 12 urte eta egun 1eko espetxe-zigorra jarri zitzaion.
Oharrak:
Kantabrian atxilotua.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-09-30 | [1] | |||||
Oharrak: [1] - Auzi bererako bi epai daude, bata 1937/09/30ekoa eta bestea 1937/10/28. Edozein kasutan, espetxe zigorra berdina da. |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana