Gregorio Cortabarria Lazcano

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Saskigilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV, STV-ELA

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Saskigile aritzen zen Dionisio Echeverria altzari-enpresan Errepublika-garaian. ELAko afiliatua eta EAJko militantea zen. Gerra hasi zenean, eskuindartzat hartutako presoen zaintzaldiak egin zituen abuztuaren 6tik irailaren 19ra bitartean. Altxatutako tropak gertu zeudela eta, Gregoriok Bilbora ihes egin zuen. Bertan, saskigile gisa jarraitu zuen lanean, 1937ko maiatzean berari zegokion kinta mobilizatu zuten arte. Orduan, Gregorio San Andrés zulatzaileen batailoian erroldatuta geratu zen, aurrena Zeberioko eremuan eta gero Balmasedan gotorlekuak eraikitzen.

Azkenik, 1937ko abuztuaren 26an Santoñan harrapatu zuten. 1937ko irailaren 30ean Presoak Sailkatzeko Batzordeak egindako txostenaren eraginez, Gerra Ikuskaritzak egoki ikusi zuen epaitzea, nahiz eta Azpeititik, Dionisio Echeverria lan egin zuen enpresako arduradun gorenak egindako txostenak atxilotuaren "jokabide ona" nabarmentzen zuten. Izan ere, Guardia Zibilaren nahiz alkatetzaren eta Falangearen txostenek zioten, Gregoriok zaindu zituen presoekiko “jokabide akatsgabea” izan zuela; hain zuzen ere, “armada nazionala hurbil zelako Bizkaira bidean preso horiek ebakuatzeko garaian, gaur egun Erreketeen Kapitain den Velaz jaunak hogeita bost pezeta eman zizkion saritan”. Aitorpen horiei Cruz María Echeverria lekukoaren aitorpenak gehitu zitzaizkion, eta hark hau esan zuen: “auzipetuaz esan litekeen gauza txar bakarra haren ideia nazionalisten ingurukoa da, orduan gazteen artean zorigaiztoz zegoen korrontea jarraitzeagatik".

Instrukzio-aldian, Gregorio Zaragozako 177. langileen batailoian egon zen preso; Santoñatik 1938ko abenduaren 20an eraman baitzuten hara. 1939ko martxoaren 6an Ondarretako espetxean sartu zuten, eta bertan egon zen preso urte hartako apirilaren 29ra arte, auzia artxibatu eta “ A atalean” sailkatu ostean.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Santoña (Cantabria)
  • Data: 1937-08-26

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) 177. Langile Batailoia (Zaragoza)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
177. Langile Batailoia (Zaragoza) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1939-03-06

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1937-09-30

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua Artxibatzea 1939-04-29

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: 177. Langile Batailoia (Zaragoza)
  • Data: 1938-12-20

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana