Oharrak:ez dago erabilgarri
1912an jaio zen eta San Ignacio kalean bizi zen. Jesus Azpeitiko udal suhiltzaileen gorputzeko kide zen. Ideologia nazionalistakotzat hartuta, 1936ko azaroaren 2an baztertu eta azkenean udal-langileen kolektibotik kanporatu zuten. 1937ko uztailean errekete batek jarritako salaketa baten eraginez, atxilotu eta espetxeratu egin zuten, eta Donostiako 4. epaitegi militar iraunkorrean instrukzio-prozedura abiatu zuten bere aurka.
Itxuraz Jesus errekete horrek bere jabetzako motor bat konfiska zezan eragozten saiatu zen. Epaitegiko gobernu-informazioaren arabera, soldaduak norbere ekimenez jardun zuen, goragokoen agindurik gabe, baina edonola ere auzipetuak "eskaintza" onartu zuen.
Azkenik, 1938ko urtarrilaren 25ean, Gerra Ikuskaritzak azaldu zuen Jesusek ez zuela “desobedentziarik eta arau-hausterik” egin, eta uste izan zuen “atxilotuta eman zituen hilabeteak nahikoa isun zirela haren aurrekari nazionalistengatik”. 1938ko martxoaren 22an aske utzi zuten.
Oharrak:
1938ko urtarrilaren 25ean, Gerra Ikuskaritzak azaldu zuen Jesusek ez zuela “desobedentziarik eta arau-hausterik” egin, eta uste izan zuen “atxilotuta eman zituen hilabeteak nahikoa isun zirela haren aurrekari nazionalistengatik”. 1938ko martxoaren 22an aske utzi zuten.
Oharrak:
Ideologia nazionalistakotzat hartuta, 1936ko azaroaren 2an baztertu eta azkenean udal-langileen kolektibotik kanporatu zuten.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana