Ruperto Beldarrain Ugalde

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Espartingilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: UGT

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

1936ko uztailean Asteasun zegoen Ruperto, familiako kide baten etxean, denboraldi bat pasatzen. Altxamendu militarra hasi zenean bere burua aurkeztu zuen boluntario zaintzaldiak egiteko, “ezkerreko idealak sentitzen zituelako”. Abuztuaren 15ean Azpeitira joan eta bertan geratu zen altxatutako tropak sartu baino lehentxeagora arte. Ordutik Bilbon bizi izan zen, eta 1937ko otsailaren 24an 52. infanteriako batailoian (Capitán Casero batailoia) erroldatu zen borondatez, eta hainbat frontetan hartu zuen parte, Bizkargin zauritu zen arte.

Bilboko ospitalera eraman zuten, baina tropa frankistak berehala sartuko zirenez, Valdecillako (Santander) ospitalera eraman zuten, eta zentro horretan hartu zuten preso 1937ko abuztuaren 26an. Urrian, Azpeitiko Guardia Zibilak Santanderreko Presoak Sailkatzeko Batzordeari bidalitako telegrama bat erabakigarria izan zen Ruperto "D atalean" sailkatzeko eta haren aurka urgentziazko prozedura sumarisimo bat irekitzeko.

Telegrama horretan, eta gerora instrukzio epaileari bidalitako idatzi ofizialean, akusatua UGTra afiliatutako "pertsona oso arriskutsua" zela adierazi zuten, eta atxiloketa eta konfiskatzeetan parte hartu zuela. Era berean, Azpeitiko Falangeko eta Udaleko txostenek Asteasun egindako “Fronte Popularraren aldeko” ustezko jarrera horiek aipatzen zituzten. Baina Asteasun egindako txostenek ez zituzten inputazio horiek berresten.

Asteasuko Falangeak Ruperto ez zuela ezagutzen esaten zuen, aldiz, udalak, "komunista zela", baina “ez zutela ziurtasunik atxiloketetan parte hartu zuenik". Horrez gain, auzipetuak aipatutako bi lekuko azpeitiarrek, Pedro Aguirre Echeverriak eta Andrés Lapazarán Arguideguik deklaratu zutenean, esan zuten ezkertiarra izan arren “ez zuela propaganda politikoetan eta langileen gatazketan parte hartu”.

Hori guztia kontuan hartuta, Donostian izandako gerra-kontseiluan, Ruperto Ondarretako presondegian atxilotuta zegoela, Bilboko Karmeldarren eta Eskolapioen kartzelatik pasatu ostean, 1939ko apirilaren 27an auzia behin-behinean artxibatu eta "B atalean" sailkatu zuten. Akordio horretan auzitegi militarrak zehaztu zuenez, Rupertok ezkerreko ideologiak izan arren, eta gerran borondatez miliziano gisa parte hartu zuen arren, ez zen egiaztatu "beren indarren aurkako ekintzarik burutu zuenik, ezta delitu komunetan parte hartu zuenik ere." 1939ko urriaren 27an Burgosko San Pedro de Cardeña kontzentrazio-esparrura eraman zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
ez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseiluaArtxibatzea

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzuk. Zaurituak. > Frontean zauritua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Bizkargi Mendia (Bizkaia)
  • Data: 1937-xx-xx

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Bilboko Ospitale MilitarraValdecilla Ospitale Militarra (Santander, Cantabria)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Ospitale-fitxa. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. - (Ospitaleko Fitxa).

Oharrak:
1937ko otsailaren 24an 52. infanteriako batailoian (Capitán Casero batailoia) erroldatu zen borondatez, eta hainbat frontetan hartu zuen parte, Bizkargin zauritu zen arte.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Valdecilla Ospitale Militarra (Santander, Cantabria)
  • Data: 1937-08-26

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia)
Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
El Carmelo Espetxea (Bilbo)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: San Pedro de Cardeña Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Data: 1939-10-27

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana