Oharrak:ez dago erabilgarri
1934etik 1935era lanik gabe zeuden langile azpeitiarren hainbat zerrendatan dago haren izena. Santoñan Felixen eta beste 15 auzipeturen aurka egindako gerra-kontseiluak emandako epaiaren arabera, herrian zaintzaldiak egin zituen armatuta, eta konfiskatze eta atxiloketetan ere parte hartu zuen gerra hasi zenean, baina ez zuten miliziano gisa inolako jarduerarik aipatu.
Nolanahi ere, 1937ko azaroaren 3an, artean El Duesoko espetxean zegoela, “matxinadari laguntzea”ren delitua leporatu eta 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten. 1938ko abuztuaren 18an Andaluziako Puerto de Santa Maria espetxera eraman zuten, eta urte horretako abenduan, Huelvara. Azkenik, 1941eko maiatzaren 22an askatasun arindua eman zioten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-11-03 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-18 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | Huelva Espetxe Probintziala | 1938-12-00 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana