Oharrak:ez dago erabilgarri
1922an fakturatzaile-postuan hasi zen lanean Ferrocarriles Vascongados enpresan. 1936ko apirilean Amorebietan zegoen, hara bidalita, eta Sindicato Nacional Ferroviario delakoan afiliatu zen. 1937ko abuztuan Bilboko 18. epaitegi militarrak tren-arloko 15 langileren aurka urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiaraztea erabaki zuen, eta tartean zen Esteban. Epaitegiko idazkariak hauxe
jarri zuen idatzi batean auzipetuei buruz: “Zalantzazko filiazio politikoa dute, baina gorri - separatisten agintepean zeudenean haien aurka - edo azaldu ziren eta lana ondo betetzen zuten langileak ziren".
1937ko abuztuaren 23an zinpeko aitorpena egin zuen Estebanek Amorebietan, eta ukatu egin zuen “Movimiento Nacional” zelakoaren aurkako afiliaziorik zuenik edo haren aurka ezer egin zuenik, eta mugimendu haren "erabat alde" zegoela adierazi zuen. Era berean, Okupazio Armadaren Gerra Ikuskaritzako Informazio Zerbitzuak berretsi zuen auzipetuek ez zutela aurrekaririk eta, hala, 1937ko urriaren 14an auzia artxibatu egin zuten, eta behin betiko aske gelditu ziren denak.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Artxibatzea | 1937-10-14 | |||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana